Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Sailak eta Red Electrica enpresak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2030era arte, konpainiaren titulartasuneko instalazio elektrikoen inguruan baso suteak prebenitu eta itzaltzeko.
Bi erakundeek 13 urte baino gehiago daramatzate arlo honetan elkarlanean, eta orain beste lau urterako berritu dute, baso suteen prebentzioari dagozkion jardunbide egokiekin jarraitzeko asmoz, konpainia elektrikoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Hartara, bi erakundeek konpromisoa hartu dute baso suteen prebentzio eta borrokarekin lotutako garapen, berrikuntza eta sentsibilizaziorako proiektu eta kanpainak garatzeko 2030era arte. Hitzarmenean, besteak beste, baso eragileei eta foru erakundeko teknikariei zuzendutako linea elektrikoei eta horien inguruko baso suteei buruzko prestakuntza aurreikusi da.
Red Electricak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 13 urte baino gehiago daramatzate lankidetza estuan suteen aurkako borrokan. Urteotan, lankidetzari esker, lurraldeko suhiltzaileek ekipamendu eta tresna berriez baliatzeko aukera izan dute, hala nola baso jantziak, material hidraulikoa eta suteen aurkako ekipamendu espezifikoa.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, betse gai batzuekin jarraituz, Jules Mamone artista argentinarrak egin du ekainaren 22tik 29ra bitartean ospatuko den Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 23. edizioaren irudia, eta komunitatea "erresistenzia eredu gisa" erakusten du bertan.
Jaialdiaren antolakuntzak jakinarazi duenez, aurtengo edizioak "bestetasuna, singulartasuna eta munstroaren figura aldarrikatuko ditu ez-normatibitatearen metafora gisa", programazio zabal batekin, proiekzioak, arte eszenikoak, hausnarketarako guneak, topaketak eta zinema industriari buruzko atal bat barne.
Alaitz Arenzana zuzendariaren hitzetan, jaialdiak "historikoki 'bestea' izendatu izan dena eztabaidaren erdian jartzea proposatzen du". "Gauza singularrak, arraroak eta deserosoak aldarrikatzen ditugu. Munstroaren figurara hurbiltzen gara, ez ezkutatu behar den zerbait bezala, baizik eta existitzeko, desiratzeko eta komunitatea eraikitzeko toki modukoa", azaldu du.