Síguenos en redes sociales:

'Parketarrak' euskaraz jolasean aritzeko ekimena Donostiako 22 plaza eta parketan egingo da maiatzean

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeek 'Parketarrak' egitasmoa eramango dute berriro maiatz honetan hiriko 18 auzotako 22 gunera

'Parketarrak' euskaraz jolasean aritzeko ekimena Donostiako 22 plaza eta parketan egingo da maiatzeanUtzitakoa

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeek 'Parketarrak' egitasmoa eramango dute berriro maiatz honetan hiriko 18 auzotako 22 gunera, euskaraz jolasean aritzeko aukera eskaintzeko. Lehen saioak astelehen honetan izango dira, maiatzaren 4an, Altzan, Añorgan, Morlansen eta Zubietan.

Hortik aurrera, eta maiatzaren 22ra arte, hiriko auzoetako hainbat parketan eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera izango dute haurrek zein horien gurasoek, doan, Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

'Parketarrak' ekimenaren helburu nagusia da haurrek euskara erabiltzea kalean eta parkeetan jolasean ari direnean, eta bi programatan banatuta dago: 'Zabu-zibu' 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat, eta 'Txirrintxon' 6-9 urte bitarteko haurrentzat.

Aurtengo lehenengo txanda neguan izan zen, otsailaren 23tik martxoaren 13ra, eta antolatutako saioek "oso harrera ona" izan zuten, 1.118 haurrek eta 258 gurasok parte hartu baitzuten. Gainera, saioetan parte hartu zuten gurasoek "oso ondo" balioetsi ohi dute ekimena: kalean eta parkean jolasteko ohiturari eustea garrantzitsua iruditzen zaie, bai eta beste jolas batzuetan aritzeko aukera izatea ere. Gainera, kalean euskaraz jolasteko ohitura sustatzearen aldekoak dira.

Udaberriko txandan ere egitasmoa 18 auzotan egingo da: Aiete, Antigua, Altza, Amara, Amara Berri, Añorga Bidebieta, Egia, Gros, Herrera, Ibaeta, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene, Morlans, Parte Zaharra, Txomiñenea eta Zubieta.

Donostiako auzo gehienetan sortuta daude euskara batzordeak eta auzoan bertan euskara sustatzeko plangintzak ari dira aurrera eramaten. Plangintza horien helburuetako bat da euskara aisialdi eremuetan erabiltzea eta horretarako 'Parketarrak' ekimena "oso eraginkorra" dela ikusi dute Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek.