Metrokoadrokoa taldeak 'Bi baso bat ur' antzezlana taularatuko du ostegunean Gasteizen
Antzezlanak pozaren "izaera soziala" islatu nahi du
Metrokoadrokoa konpainiak 'Bi baso bat ur' izenburuko antzezlana aurkeztuko du Gasteizko Jesus Ibañez de Matauco Antzokian ostegunean, maiatzaren 7an, Udal Antzoki Sarearen udaberri-udako programazioaren baitan.
Aurkezpenean azaldu dutenez, dantza pista batean baso bana ur eskuetan duten lau lagunen istorioa kontatzen du lanak. Bertan, DJak dantza egitera animatzen ditu, baina ezin dira mugitu, eta erabat geldirik daude. Egoera horrek "tratu txarren ondorengo alaitasunaz" hitz egitera eramango ditu; "izan ere, askotan, abusuak jasan dituztenen kasuan, sentimendu hori berreskuratzeko eskubidea zalantzan jartzen zaie eta, zenbaitetan, baita umorez hitz egiteko eskubidea ere".
Antzezlanak pozaren "izaera soziala" islatu nahi du, "traumaren ondoren hura aurkitzea min hori gainditzeko eta berriro ahalduntzeko funtsezko tresna" dela adieraziz.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udaletik prentsa ohar baten bidez azpimarratu duten bezala, Miren Azkarate eta Oier Guillanen obra da 'Bi baso bat ur', Edurne Azkaratek zuzentzen du, eta Intza Alkain, Javier Barandiaran, Iraia Elias eta Josune Velez de Mendizabal dira protagonistak. Emanaldia 19:30ean hasiko da.
Metrokoadroka sorkuntza laborategia 2008an sortu zuen Oiartzun eta Errenteriako artisten sare batek, arte eszeniko eta plastikoetan oinarritutako proiektuak sortu, babestu eta zabaltzeko helburuarekin, kulturaren ikuspegi kritikoa eta esperimentazioa lehenetsiz. Diziplina artistiko desberdinen arteko fusioa da esperimentazio honen oinarri nagusietako bat.
Temas
Más en Sociedad
-
El Estado español acuerda con la OMS que el crucero con hantavirus haga escala en Canarias
-
Muere una manada de 14 jabalíes atropellada en una carretera de Cantabria
-
Detenido tras precipitarse una mujer desde un tercer piso en Ourense
-
Investigan una agresión sexual a una mujer en la Feria de Abril de Barcelona