Bermeoko XXIX. Hegaluze Sarirako hautagaiak aurkezteko epea ireki dute apirilaren 19ra arte
Hautagaien proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 19a izango da, eta XXIX. Hegaluze Saria maiatzaren 22an emango da, urtero egiten den modura, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldiaren baitan
Bermeoko (Bizkaia) XXXII. Arrain Azokaren baitan emango den XXIX. Hegaluze Sarirako hautagaiak proposatzeko epea zabaldu dute apirilaren 19ra arte. Epea bukatutakoan, Arrain Azoka Elkarteak aukeratuko du irabazlea, Bermeoko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Hegaluze Sariak ekintza puntual edo jarraipen profesional bat aitortzen du, eta Bermeoren izena zabaldu eta goratu duen edo herriaren alde lan egin duenari ematen zaio. Pertsona, erakunde, elkarte, entitate, enpresa edo proiektu batek jaso dezake saria, eta proposamenen artean arlo guztietako ekintza motak aurkez daitezke, hala nola kirol, enpresa, kultura, gizarte edota ekonomiakoak.
XEHETASUNEZ
Irabazlea Arrain Azoka Elkarteak aukeratuko du, eta hautagai batentzako proposamen asko badaude, proposamen bakartzat joko da. Proposamena aurkeztu nahi dutenek orri batean idatzi beharko dute aukeratuaren datuak eta zergatik aukeratu duten. Proposamenak bi modutara aurkez daitezke: Bermeoko Udal Turismo Bulegoan edota turismoa@bermeo.eus posta elektronikora idatzita.
Hautagaien proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 19a izango da, eta XXIX. Hegaluze Saria maiatzaren 22an emango da, urtero egiten den modura, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldiaren baitan, ondorioztatu dute bertatik prentsa ohar baten bitartez.
"Bermeoko (Bizkaia) XXXII. Arrain Azokaren baitan emango den XXIX. Hegaluze Sarirako hautagaiak proposatzeko epea zabaldu dute apirilaren 19ra arte. Epea bukatutakoan, Arrain Azoka Elkarteak aukeratuko du irabazlea, Bermeoko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez", ondorioztatu dute.
Temas
Más en Sociedad
-
Investigados varios menores por agredir sexualmente a una compañera de 12 años en un cumpleaños en Burgos
-
El otro 'Guernica': la asombrosa réplica hilada a mano que esconde la cárcel de Navalcarnero
-
Al menos dos fallecidos y varios heridos en un incendio declarado en un bloque de viviendas de Mallorca
-
Salvan a un turista de 26 años que se había ahogado en una piscina de Playa de Palma tras 15 minutos de reanimación