Hiru urteko espetxe zigorra Gasteizko Udaleko langile ohi batentzat, txakurtegiko bolondresei sexu abusuak egiteagatik
Gainera, elkarteak hiru udal arduradun ere salatu zituen, uste zuelako zigortuak egin zituen sexu abusuen berri izan arren, ezer egin ez zutela
Hiru urte eta hamar hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Gasteizko Udaleko langile ohi bati, udal txakurtegia kudeatzen zuen Apasos animaliak babesteko elkarteko emakumezko zazpi bolondresi sexu abusuak egiteagatik hertsapenarekin.
Gasteizko Zigor arloko 2 zenbakidun Epaitegiak asteazkenean eman du ebazpena, ahoz, aldeek udal langile ohiaren zigorra adosteko akordioa lortu ondoren. Horrela, hiru urte eta hamar hilabeteko espetxe zigorraz gain, biktimekiko sei urteko urruntze agindua eta 21.000 euroko kalte-ordaina ezarri dizkiote (ia erdia Gasteizko Udalak ordaindu beharko du, erantzule zibil subsidiario bezala).
Gertaerak 2018an hasi ziren. Zigortuak albaitari laguntzaile lanak egiten zituen orduan udal txakurtegian, eta sexu erasoa egin zien Apasos elkarteko bolondresei. Biktimek hilabete batzuk geroago jakinarazi zioten gertatutakoa Gasteizko Udalari, eta honek gizona kaleratu zuen eta ikerketa abiatu zen 2020ko ekainean Fiskaltzan egindako salaketaren ondoren.
Zigortuak aitortutako egitateen arabera, 2018 eta 2020 artean musuak eman eta ukituak egin zizkien Apasos elkarteko zenbait bolondresi, mehatxatuz eta haien baimenik gabe.
Prozeduran zehar, Gasteizko Instrukziozko 3 zenbakidun Epaitegiak artxibatu egin zuen 2022ko bukaeranApasos elkarteak ustezko prebarikazioagatik, oraduan zinegotzia zen eta egun Berdintasuneko foru diputatua den Iñaki Gurtubairen aurka aurkeztu zuen salaketa.
Gainera, elkarteak hiru udal arduradun ere salatu zituen, uste zuelako zigortuak egin zituen sexu abusuen berri izan arren, ezer egin ez zutela. Salaketa horiek ere artxibatu egin ziren.
Temas
Más en Sociedad
-
En libertad el cantante Beret tras ser detenido como supuesto autor de una agresión sexual
-
Kinttopeko euskaltegiak emango du Mungiako 2026ko San Pedro jaietako pregoia
-
El Papa pide un “examen de conciencia” a Europa: “La dignidad no tiene pasaporte”
-
BBKantuz Txiki haur abesbatzen topaketak 100 ahots gazte bilduko ditu larunbatean Bilbon