Bilboko suhiltzaileek San Joan Jainkoarena zaindariaren eguna ospatuko dute aurten ere martxoaren 8an, eta, jai egitarauaren lehen ekitaldia datorren larunbatean izango da, otsailaren 28an, Miribillako Suhiltzaileen Parkean herritarrei zuzenduta egingo den ate irekien egunarekin.

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, ekitaldia 10:00etatik 13:30era arte egingo da eta Bilboko Suhiltzaileen Kirol eta Kultura Elkarteak antolatu du. Herritar guztiei zuzenduta dago, eta, bereziki, suhiltzaileek egiten duten lana bertatik bertara ezagutu nahi duten familiei eta haurrei, larrialdi egoerei erantzuteko erabiltzen diren material, ekipo eta ibilgailu nagusiak ezagutzeko aukera izango baitute.

Ekitaldiak hurrengo asteburuan amaituko dira, martxoaren 8an bertan

Ohikoa denez, haurrentzako hainbat jarduera eta jolas izango dira, eta, beste proposamen batzuren artean, parte hartzaileak ke galeriara sartu, mahuka bat erabiltzen ikasi, suhiltzaileen kamioi batera igo eta tirolina eta autoeskala erakustaldietara joan ahal izango dira.

JAIA

Suhiltzaileen zaindariaren jaiak igandean jarraituko du, martxoaren 1ean, Bilboko Suhiltzaileen XXIII. Sariketarekin, Espaniako Estatuko beste suhiltzaile zerbitzu batzuekin batera, adiskidetasunezko giroan. Lasterkerta 11:00etan hasiko da, eta sei kilometro inguruko ibilbidea izango du Bilboko itsasadarraren ertzetik.

Ekitaldiak hurrengo asteburuan amaituko dira, martxoaren 8an bertan, San Joan Jainkoarenaren egunean. 11:00etan, suhiltzaileen ibilgailuen karrusela egingo da, eta ibilgailu klasikoak zein modernoak irtengo dira Miribillatik, Bilboko kaleak zeharkatu eta toki berera itzultzeko. Ondoren barne ekitaldi batzuk egingo dira, hala nola senidetasun bazkaria edo Bilboko Suhiltzaileen Mus Sariketa.