Bilboko suhiltzaileek ate irekien eguna ospatuko dute datorren larunbatean Miribillako parkean
Suhiltzaileen zaindariaren jaiak igandean jarraituko du
Bilboko suhiltzaileekSan Joan Jainkoarena zaindariaren eguna ospatuko dute aurten ere martxoaren 8an, eta, jai egitarauaren lehen ekitaldia datorren larunbatean izango da, otsailaren 28an, Miribillako Suhiltzaileen Parkean herritarrei zuzenduta egingo den ate irekien egunarekin.
Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, ekitaldia 10:00etatik 13:30era arte egingo da eta Bilboko Suhiltzaileen Kirol eta Kultura Elkarteak antolatu du. Herritar guztiei zuzenduta dago, eta, bereziki, suhiltzaileek egiten duten lana bertatik bertara ezagutu nahi duten familiei eta haurrei, larrialdi egoerei erantzuteko erabiltzen diren material, ekipo eta ibilgailu nagusiak ezagutzeko aukera izango baitute.
Ekitaldiak hurrengo asteburuan amaituko dira, martxoaren 8an bertan
Ohikoa denez, haurrentzako hainbat jarduera eta jolas izango dira, eta, beste proposamen batzuren artean, parte hartzaileak ke galeriara sartu, mahuka bat erabiltzen ikasi, suhiltzaileen kamioi batera igo eta tirolina eta autoeskala erakustaldietara joan ahal izango dira.
JAIA
Suhiltzaileen zaindariaren jaiak igandean jarraituko du, martxoaren 1ean, Bilboko Suhiltzaileen XXIII. Sariketarekin, Espaniako Estatuko beste suhiltzaile zerbitzu batzuekin batera, adiskidetasunezko giroan. Lasterkerta 11:00etan hasiko da, eta sei kilometro inguruko ibilbidea izango du Bilboko itsasadarraren ertzetik.
Ekitaldiak hurrengo asteburuan amaituko dira, martxoaren 8an bertan, San Joan Jainkoarenaren egunean. 11:00etan, suhiltzaileen ibilgailuen karrusela egingo da, eta ibilgailu klasikoak zein modernoak irtengo dira Miribillatik, Bilboko kaleak zeharkatu eta toki berera itzultzeko. Ondoren barne ekitaldi batzuk egingo dira, hala nola senidetasun bazkaria edo Bilboko Suhiltzaileen Mus Sariketa.
Temas
Más en Sociedad
-
15.000 policías blindarán la visita del Papa León XIV: "El mayor reto logístico de seguridad en 200 años"
-
Unidades de élite e instalaciones especializas: así es el centro al que acudían los policías fallecidos
-
Alerta alimentaria por la presencia de almendra y huevo no declarados en un conocido postre de La Lechera
-
Euskadi aumenta la tasa de donación de órganos y se sitúa como referente europeo