Laburbira film laburren zirkuitua ahalik eta herri gehienetan eskaintzeko hitzarmena sinatu dute UEMAk eta Taupak
Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua UEMAko kide diren udalerri guztietara iritsi ahal izateko baldintza bereziak adostu dituzte UEMAk eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak, em analdien ondoren solasaldiak egiteko aukerarekin. Horri esker, UEMAko kide diren 120 udalek abantailekin antolatu ahal izango dituzte aurten Laburbiraren emanaldiak.
Irati Iciar Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko lehendakariak eta Martin Aramendi UEMAko lehendakariak sinatu dute astearte honetan bi aldeen arteko elkarlanerako hitzarmena, UEMAko iturriek jakinarazi dutenez.
Izena emateko aukera zabalik dago otsailaren amaiera arte, Tauparen webgunean: https://laburbira.taupamugimendua.eus/. Udalek bertan aukeratu ahal izango dute martxoaren 1etik 29ra bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi duten emanaldia. Horrez gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana erraztu eta sendotu asmoz, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere izango dute udalek, nahi izanez gero.
Laburbiraren 23. aldira 32 lan aurkeztu dira, eta horietatik zazpi hautatu dituzte bilduma osatu eta herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 80 minutuko film labur sorta ederra osatu dute, ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Askotariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, eta horietako hainbat dagoeneko zenbait zine jaialditan saritutako lanak dira.
Hurrengo hauek dira aurtengo Laburbiran ikusgai izango diren film laburrak: 'Olentzerori eskatu nion' (Amaia San Sebastian Larzabal), 'Erreka zoko hortan' (Ekaitz Bertiz), 'Fishy' (June Asua Olabarria), 'A-maniki' (Elixabet Nuñez), 'Geratzen den hori' (Aitor Gametxo Zabala), 'Orain zer?' (Ainhoa Urgoitia) eta 'Hortzikara' (Ane Cuesta).
Amaia San Sebastianen 'Olentzerori eskatu nion' filmak iazko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Asteko film labur onenaren EITB saria irabazi zuen; Aitor Gametxoren 'Geratzen den hori' filmak, berriz, Espainiako Estatuko film labur onenaren saria jaso zuen Zinebi jaialdian.
Horiez gain, Ainhoa Urgoitiaren 'Orain zer?' dokumentalak eta Ekaitz Bertizen 'Erreka zoko hortan' lanak ere ibilbide arrakastatsua egin dute estreinatu direnetik.
Temas
Más en Sociedad
-
El consejero de Salud admite el “grave error” en las vacunas caducadas y sigue en el aire qué se va a hacer
-
Vecinos, amigos y familiares despiden a Álex, el menor asesinado por el padre de su amigo en Sueca
-
Osakidetza anuncia nuevas medidas para agilizar la Atención Primaria y atender el 90 % de las citas en 48 horas
-
Un colegio de Barcelona indemnizará a una familia por no actuar en un caso de 'bullying'