Biko-Teka lantegirako hautatutako zortzi bikoteak aste honetan arituko dira lanean
Orain arte egindako hamar edizioetan, 140 idazle eta ilustratzaile baino gehiago pasa dira Biko-Teka lantegititik
Biko-Teka tailerraren hamargarren edizioa egingo da aste honetan Iruñeko Kondestable Jauregian eta zortzi bikotek parte hartuko dute. Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalarekin batera antolatzen duen eta haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Sariaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jasotzen duen lantegiaren helburua idazle eta ilustratzaileak elkarlanean jartzea eta elkarlan horretatik haurrentzako album baten proiektua jaiotzea da.
Galtzagorri elkartetik jakinarazi dutenez, aurtengorako aukeratu diren zortzi bikoteek, albumaren inguruko ezagutza teorikoa eskuratzeaz gain, ariketa ugari egingo dute aste osoan zehar, Harkaitz Cano eta Aitziber Alonsoren gidaritzapean.
Gainera, urtero joan ohi dira editoreak edo albumaren inguruko adituak lantegira bisitan
Gainera, urtero joan ohi dira editoreak edo albumaren inguruko adituak lantegira bisitan, eta aurten, Uxue Razkin editorearekin (Erein) eta Maite Caballero eta Maite Gurrutxaga sortzaileekin (Tupust! kolektiboa) solastu ahal izango dira tailerreko parte hartzaileak asteazken goizean.
HAMAR EDIZIO ORAIN ARTE
Orain arte egindako hamar edizioetan, 140 idazle eta ilustratzaile baino gehiago pasa dira Biko-Teka lantegititik. Tailerrak haurrentzako Etxepare Saria irabazi duten sei album eman ditu, baina, "zenbaki hutsez harago, Maite Mutuberriak sortutako kartelak iragartzen duen gisan, Biko-Teka maitasun istorioek osatzen dute: aurrez elkar ezagutzen zuten (edo ez zuten) eta maitasun handiz, irakasleen konplizitatea bidelagun, album bat sortzeari ekin dioten bikoteen abenturek", ondorioztatu dutenez bertako antolatzaileek.
Temas
Más en Sociedad
-
Bilbaobizi bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuak 20 gune abiarazi ditu hirian
-
Condenan a la profesora de un colegio de Bizkaia por bajarle los pantalones a un alumno
-
La IA podría predecir la mortalidad en las UCI con un 85% de acierto
-
Casi la cuarta parte de la población de Euskadi en 2041 habrá nacido en el extranjero