Kirol materiala mailegatzeko proiektu pilotua abiatu du Gipuzkoako Aldundiak Donostian
Proiektuaren helburuak dira kontsumo arduratsua sustatzea, kirola egiteko baliabideak eskuratzeko erraztasunak ematea eta ekonomia zirkularrarekin bat datozen erabilera partekatuko ereduetarantz aurrera egitea
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailak Trainout izeneko proiektu pilotua jarri du martxan Donostiako Udaleko Ingurumen Zinegotzigoarekin lankidetzan, espazio publikoetan kirol materiala mailegatzeko. Foru erakundeak 15.000 euro bideratuko ditu ekimenera.
Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko foru diputatua Donostiako Intxaurrondo auzoko kirol instalazioetan izan da asteazken honetan Iñigo Garcia Ingurumeneko zinegotziarekin, Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziarekin eta Siavash Moghadam proiektuaren arduradunarekin batera, bertan proba pilotua egiten ari baitira.
Azaldu dutenez, proiektuaren helburuak dira kontsumo arduratsua sustatzea, kirola egiteko baliabideak eskuratzeko erraztasunak ematea eta ekonomia zirkularrarekin bat datozen erabilera partekatuko ereduetarantz aurrera egitea.
Trainout proiektuak kontsumo eredu arduratsuagoa, eraginkorragoa eta baliabideak hobeto aprobetxatzera bideratua sustatzeko helburuarekin sortu da. Proiektuak noizean behin erabiltzen diren objektuen banakako kontsumoaren ordezko aukera bat planteatzen du, eta, horrela, objektuak erosi eta metatu ordez, objektuen erabilera partekatua sustatu nahi du.
Kirol materiala da kontsumo mota horren adibide argia. Jendeak une jakin batzuetan erabiltzeko erosi ohi du, erabilera oso mugatua du eta denborarik gehiena gordeta egoten da. Eredu horren ondorioz, baliabideen erabilera ez da oso eraginkorra. Trainout ekimeak "beste logika bat" sartzen du 'ez erosi, partekatu' printzipioa oinarritzat hartuta, horrela, kirola egiten den lekuetan bertan ekipamendua eskuratzea ahalbidetuz.
Trainout, gainera, espazio publikoak aktibatzeko eta dinamizatzeko tresna izateko ere sortu da, "kirol eredu irekiagoa, jasangarriagoa eta herritarrengandik hurbilagoa sustatzen duena, eta bizimodu osasungarriagoa bultzatzen duena".
Temas
Más en Sociedad
-
Aisialdirako ontziak gobernatzeko tituluak lortzeko 2026ko lehen azterketa martxoaren 10ean egingo da, Ficoban
-
¿Por qué los sistemas de seguridad del coche no sirven en los trenes?
-
Condenados a entre 13 y 14 años por violación los 7 miembros de la 'manada' de Zaragoza
-
Nuevo accidente ferroviario: un cercanías dañado tras un desprendimiento en Asturias