Euskal Herriko Orkestra Barrokoak Galdakaoko Torrezabalen egingo du lehen egonaldi artistikoa
Euskal Herriko Orkestra Barrokoak (EHOB) Galdakaoko (Bizkaia) Torrezabal Kultur Etxean egingo du lehenengo egonaldi artistikoa urtarrilean eta otsailean, eta horrela, bertan hasiko da proiektu musikal berriaren ibilbidea Euskal Herrian.
Galdakaoko Udaletik jakinarazi dutenez, taldeak Torrezabal aukeratu du 'Masquarade' kontzertuaren praktikak egiteko. Lana Bilboko Arriaga Antzokian eta Donostiako Kursaalean aurkeztuko du, otsailaren 26an eta 28an, hurrenez hurren.
Testuinguru horretan, orkestrak herritarrentzako doako entsegu irekia eskainiko du asteartean, urtarrilaren 20an, 20:00etatik 21:00etara, eta horrela, galdakoztarrek XVI. eta XVIII. mendeetako musika barrokora hurbiltzeko aukera izango dute, instrumentu historikoekin interpretatua, hala nola biolin barrokoa, tripazko sokak, lautea, traversoa, oboe barrokoa edo organoa.
Proiektuak "zehaztasun historikoa eta freskotasun garaikidea" uztartzen ditu, musika barrokoa publiko zabal eta askotarikoari programa berritzaileen eta saio irekien bidez hurbilduz
Enrike Solinis zuzendari artistikoa dela, Euskal Herriko eta kanpoko musikariek eta musika barrokoaren interpretazioa ikasten ari diren gazteek osatzen durte orkestra. Euskal Herrian orkesta barroko egonkorra izateko helburuarekin sortu da, eta talentu berriek eta bertoko zein nazioarteko artistek formakuntza jasotzeko eta euren jarduera garatzeko espazioa izango dute.
Proiektuak "zehaztasun historikoa eta freskotasun garaikidea" uztartzen ditu, musika barrokoa publiko zabal eta askotarikoari programa berritzaileen eta saio irekien bidez hurbilduz.
Galdakaoko Udalak galdakoztarrak gonbidatu ditu Torrezabalen izango den entsegu irekira joatera, "musika barrokora hurbiltzeko eta Euskal Herriko orkesta profesional berri honen lana gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango baita".
Temas
Más en Sociedad
-
Bilbaobizi bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuak 20 gune abiarazi ditu hirian
-
Condenan a la profesora de un colegio de Bizkaia por bajarle los pantalones a un alumno
-
La IA podría predecir la mortalidad en las UCI con un 85% de acierto
-
Casi la cuarta parte de la población de Euskadi en 2041 habrá nacido en el extranjero