Ziako errekastotik Oria ibaira zihoazen isuriak kendu ditu URAk Andoainen
URA Uraren Euskal Agentzia Andoaingo (Gipuzkoa) Ziako errekastoan uholdeetatik babesteko eta saneamendua hobetzeko egiten ari den obrek lortu dute errekastoaren bidez Oria ibaira egiten zen isurketa nagusietako bat ezabatzea.
Jarduketari esker, orain arte tratamendu nahikorik gabe ibilgura iristen ziren eta 5.200 pertsonako populazio baliokide diren hondakin urak Oria Erdiko hodi biltzailera bideratu dira, Gipuzkoako Urak partzuergoak kudeatzen duen Adunako araztegira, URAk jakinarazi duenez.
Egoera konpontzeko, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikitako URA agentziak saneamenduko jarduketa integral bat egin du, Ziako errekastoak jasotako arroko hiri eta industria isurketa guztiak jaso eta Oria erdialdeko hodi biltzailera bideratzeko.
Obren trazadura Gudarien hiribidetik (Super Amara supermerkatuaren inguruan) Ama Kandida etorbidearen erdiraino egingo da, Orbelan enpresaren parean (bertan konektatu egiten da sarearekin). Esku hartzeari esker, kolektore nagusiko 1.960 metro eraiki dira, eta kolektore sekundarioetako 2.890 metro (ur beltzak eta euri-urak), hau da, 4.850 metro kolektore guztira.
Azpiegitura horri esker, gainera, behar bezala bildu dira isurketa guztiak, Erroitz, Plazaola eta Aranzibia goiko auzoetatik edo Aranaztegi eta Ziako industrialdeetatik datozenak barne. Hartara, Oriara egiten ziren zuzeneko isurketa nabarmen horiek behin betiko kendu dira.
Saneamendu jarduerak zortzi milioi euroko inbertsioa izan du, eta esku hartzearekin "urrats erabakigarria" egin da Ziako errekaren egoera ekologikoa hobetzeko. Obra martxan jarri arte, Oria ibaiaren arroan presio kutsatzailearen gune nagusietako bat zen; orain, berriz, presio hori murriztu eta hondakin urek ingurune naturalera itzuli aurretik tratamendu egokia jasotzen dutela ziurtatu da.
Temas
Más en Sociedad
-
Bergarako Laboratorium Zientzia Museoak 'Mundua aldatu zuten eta aldatzen duten emakumeak' erakusketa ireki du
-
Última hora del accidente de tren en Adamuz (Córdoba) | El presidente de Renfe dice que no está claro que el Alvia "haya chocado con los coches del Iryo"
-
Gonzalo, el vendedor de la ONCE que con su quad desafió el caos para rescatar heridos tras el descarrilamiento de Adamuz
-
Renfe descarta el fallo humano y apunta al material móvil de Iryo o la infraestructura