Síguenos en redes sociales:

Irauli taldeak Vivaldi eta Bach interpretatuko ditu larunbatean Miramongo Matineetan

Kontzertua 11:00etan hasiko da Euskadiko Orkestraren Miramnongo egoitzan, eta sarrera guztiak salduta daude

Irauli taldeak Vivaldi eta Bach interpretatuko ditu larunbatean Miramongo MatineetanUtzitakoa

Euskadiko Orkestrak antolatzen duen Miramongo Matineeak ganbera musikako zikloaren kontzertua izango da larunbatean, urtarrilaren 17an, eta Irauli taldeak eskainiko du, Europako Barrokoko izen handienetakoak diren Antonio Vivaldi eta Johann Sebastian Bach interpretatuz.

Taldeko 12 kide Euskadiko Orkestrako musikariak dira: David Carmona (biolina), Raquel Cortinas (biolina), Irene Echeveste (biolina), Gemma Monton (biolina), Larraitz Oiartzabal (biolina), Ricardo Ruiz (biolina), Esther Alba (biola), Monika Mazur (biola), Karmele Castillo (biolontxeloa), Gabriel Mesado (biolontxeloa), Mehmet Sonmez (kontrabaxua) eta Javier Lecumberri (oboea eta oboe d'amore). Charo Indartek osatzen du taldea klabezinarekin.

Euskadiko Orkestrajk jakinarazi duenez, egitarauak Vivaldiren eta Bachen kontzertu sorta zaindua eskainiko du. Mendebaldeko musikaren historian "ezinbesteko mugarri" izateaz gain, ordezkatzen duten lengoaiaren erakusgarri onenak dira obrak.

Antonio Vivaldiren eragina "izugarria" izan zen eta Europa osora zabaldu zen bere bizitzan zehar. Instrumentu bakarlaridun kontzertuaren garapenari egindako ekarpena "funtsezkoa" izan zen: bakarlariaren eta taldearen arteko kontrastean, dinamismo erritmikoan eta musikariak eta entzuleak neurri berean liluratu zituen adierazkortasun zuzenean oinarritutako forma argia ezarri zuen.

Bestalde, musika instrumentala sortzeko modu berri hau arreta bereziz jaso zutenen artean Johann Sebastian Bach dago, Vivaldiren hainbat kontzertu ikasi eta transkribatu zituena, bere printzipio formal eta estruktural asko bere hizkuntzan txertatuz. Hala ere, imitazio hutsetik urrun, Bachek eragin hori estilo guztiz pertsonal bihurtu zuen, aberastasun kontrapuntistikoa, oreka formala eta sakontasun handiko adierazpen intentsitatea ezaugarri zituena.

KONTZERTUA

Aukeratutako kontzertuek "bi unibertso musikalen arteko elkarrizketa hori argi eta garbi ikusteko aukera" ematen dute: Vivaldiren berehalako energia eta bultzada erritmikoa Bachen elaborazio intelektualaren eta sakontasun emozionalaren aurrean.

Kontzertua 11:00etan hasiko da Euskadiko Orkestraren Miramnongo egoitzan, eta sarrera guztiak salduta daude.