'Besarkaden Jokoa' ekimen solidarioa Donostiako Gipuzkoa Plazan izango da asteartean
Kutxa berezi bat da, fitxa edo karta desberdinak ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Besarkaden Jokoa ekimen solidarioa Donostiako Gipuzkoa Plazara iritsiko da asteartean, abenduaren 23an, herritarrei irekitako ekitaldi batekin, eta kutxa solidarioa erosteko aukera izango da bertan.
Ekitaldia Les Underklowns pailazoek dinamizatuko dute, 11:30etuik 12:30era, eta gerturatzen diren herritarrak animatuko dituzte "hurbiltasun eta konexio keinu erraz bat partekatzera eta jokoan parte hartzera", foru erakundetik jakinarazi dutenez.
Prestatutako ekimenaren helburuak nahi ez den bakardadearen inguruko kontzientzia soziala sustatzea eta konpainiaren, denboraren eta presentziaren garrantzia azaleratzea dira.
Kutxa berezi bat da, fitxa edo karta desberdinak ditu, eta hurbileko pertsonekin une atseginak partekatzeko proposamen ezberdinak daude bertan. Kutxa hiru euroan dago salgai lurraldeko kioskoetan, Elkar liburu dendetan eta BM supermerkatuetan, eta bildutako diru guztia Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonora bideratuko da.
Bada, asteartean, Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak informazio gunea izango du Donostiako Gipuzkoa plazan egingo den ekitaldian, eta nahi dutenek 'Besarkaden Jokoa' kutxa solidarioa erosi ahal izango dute, hiru euroren truke, nahi ez den bakardadearen aurrean sentsibilizatzeko ekimenean laguntzeko.
BILDUTAKO DIRUA
Bildutako dirua bi proiektutara bideratuko da: Maitaro proiektua, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko egonaldi ertaineko unitateetan erietxeratutako pertsonei laguntzean oinarritua, eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektu pilotu bat, emozioak, pertsonen arteko harremak eta ondoeza kudeatzeko gaitasunak indartzera bideratua, bakardade emozionaleko eta sozialeko egoerak prebenitze aldera.
Gipuzkoako Aldundiaren arabera, nahi ez den bakardadeak lurraldeko biztanleriaren zati handi bati eragiten dio, batez ere 55 urtetik gorakoen artean, eta gazteen artean ere hazten ari da.
Ekimen honen bidez, laguntza eta lotura pertsonalak gizarte ongizatearen funtsezko elementu gisa balioesten dituen erantzun komunitarioaren aldeko apustua egiten da.
Temas
Más en Sociedad
-
Una menor de 17 años muere atropellada tras bajarse del coche en plena autovía
-
Euskadi suspende desde este viernes las ferias y eventos con animales por la dermatosis nodular
-
Roba joyas valoradas en 13.000 euros y pierde parte del botín en la huida
-
La FP dual es el mejor camino para lograr un empleo ‘premium’ en Euskadi