Síguenos en redes sociales:

Nazioarteko proiektuak babesten jarraitzeko bultzada berriak

eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak 40 miloi euro banatu ditu garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) Hegoaldeko 25 herrialdetan garatzen dituzten 86 proiekturi laguntzeko

Nazioarteko proiektuak babesten jarraitzeko bultzada berriakIrekia

Gizarte eraldaketarako hezkuntzan 22 proiektu onartu dira, eta 6,6 milioi euro zuzenduko dira. IUraunkortasun ekologikoaren, giza eskubideen eta genero berdintasunaren, balio solidarioetan oinarritutako hezkuntzaren edo 2030 Agendaren inguruko hezkuntza ekimenak izango dira.

Hala, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak 40 miloi euro banatu ditu garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) Hegoaldeko 25 herrialdetan garatzen dituzten 86 proiekturi laguntzeko. Hain zuzen, ere, garapenerako lankidetzako proiektuak, garapen produktiboko, prestakuntzako eta laguntza teknologikokoak, eta gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak dira.

Deialdi hori da eLankidetzaren ardatz garrantzitsuena, hala funtsei dagokionez, nola sustatzen dituen eragile eta ekintza kopuruagatik, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako iturriek jakinarazi dutenez.

eLankidetzaren lehentasun estrategikoei jarraikiz, onartutako ekimenen %18 emakumeen ahalduntzeari edo desparekotasunak desagertzeari zuzenduta daude. Gainera, funtsen %9 giza eskubideen defendatzaileak babestera bideratuko da, %20 Saharaz Hegoaldeko Afrikan gauzatuko dira, eta %17 Euskadin bertan.

Garapen produktiborako, prestakuntzarako eta laguntza teknologikorako ekimenei dagokienez, proiektu bana onartu dira Kolonbian, Kuban, Brasil eta Costa Rican, eta guztira 1,3 milioi bat euro jasoko dituzte

Garapenerako lankidetzaren proiektuek pobreziaren aurkako borrokarako eta pobretutako Hegoaldeko herrialdeen tokiko garapenerako prozesuak indartzeko balio dute. Bada, azken horietara bideratu dira funts gehienak -32 milioi euro inguru-, eta 60 proiektuk jasoko dute diru laguntza. 25 herrialdetan egingo dira, eta horietatik nagusiak El Salvador, Kolonbia, Peru eta Guatemala, eta Afrikako kontinentean Ruanda eta Txad dira.

PROIEKTUAK

Garapenerako lankidetzako proiektuak Euskadiko eta Hegoaldeko erakundeen bidez gauzatuko dira. Nagusiki, emakumeen ahalduntzera, genero indarkeriaren aurkako borrokara, herri indigenen eta LGTBI+ pertsonen eskubideen babesera, komunitateen elikagai burujabetzara edo erakundeen sendotzera bideratuko dira, besteak beste.

Garapen produktiborako, prestakuntzarako eta laguntza teknologikorako ekimenei dagokienez, proiektu bana onartu dira Kolonbian, Kuban, Brasil eta Costa Rican, eta guztira 1,3 milioi bat euro jasoko dituzte.

Proiektu gehienak Euskadin egingo dira, eta Hegoaldeko errealitatearekin lotura izango dute; izan ere, helburua da munduko desberdintasunak sortzen dituzten egiturazko arrazoien ulermena sustatzea eta, gizartea eraldatzeko, euskal herritarren inplikazioa eta elkartasunerako konpromisoa bultzatzea.