Bilboko Udalak 'Gabon hauetan Bilbo eskatu dut' kanpaina abiatu du
Helburu nagusia hirian bertan hurbileko dendetan eta establezimenduetan erostea eta kontsumitzea sustatzea da
Bilboko Udalak Gabon hauetan Bilbo eskatu dut' izeneko kanpaina jarri du martxan azken asteetan, Gabonetan hiria sustatzeko eta, horrela, merkataritzaren, ostalaritzaren, aisialdiaren eta kulturaren sektoreak indartzeko. Modu honetan, "azken urteotan hain harrera ona izan duen publizitate irudia" berreskuratu du, aldaketa batzuk eginda.
Bilboko Udalaren arabera, helburu nagusia hirian bertan hurbileko dendetan eta establezimenduetan erostea eta kontsumitzea sustatzea da, eta #BilbaoGabonak proiektuaren barruan hirian sortzen den giroaz gozatzera gonbidatzea, adin guztietarako jarduera ugarirekin.
Ekimenak hiriaren irudia sustatu nahi du tokian bertan, baina baita eremu geografiko zabalago batera iritsi ere, ordu eta erdira arteko garraioko distantzian bizi diren pertsonak erakartzeko. Horrela, hainbat irudi eta kanpoaldeko kartel jarri dira markesina eta autobusetan, irratiko eta telebistako iragarkiak egin dira, eta hedabide digitalak/sareak eta abar erabili dira.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Bilboko Udaletik azpimarratu duten bezala, kanpaina Bilbon eta Bizkaian ikusteaz gain, beste hainbat lekutan ere ikusten da, hala nola Kantabrian, Burgosen, Logroño/Errioxan, Nafarroan, Araban, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian.
Gabon hauetan bilbo eskatu dut kanpainak bilbaoDendak merkataritza elkartearen laguntza ere badu. Elkarteak 25. urteurrena bete du aurten eta hiriko sektore osoa biltzen du, ondorioztatu dute azkenik Bilboko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez hedabideei helarazitakoa.
Temas
Más en Sociedad
-
Lurraldebusek zerbitzu bereziak jarriko ditu BECen asteburuan egingo diren Osakidetzako azterketarako
-
Catalunya detecta dos nuevos casos de peste porcina y captura 444 jabalíes en una semana
-
La Inteligencia Artificial, fuente de grandes retos para el marco legal del deporte
-
La ley que rebaja las ratios escolares supera su primer examen en el Congreso