Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako campuseko Errektoreordetzako ordezkariak Donostiako Carlos Santamaria zentroaren areto nagusian izango duira ostegunean, abenduaren 18an, unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Ekitaldia elebiduna izango da eta online ere jarraitu ahal izango da.
EHUk jakinarazi duenez, jarduera 12:30ean hasiko da eta batxilergoko eta goi mailako heziketa zikloetan matrikulatutako ikasleentzat eta beren gurasoentzat nahiz orientazioan edo irakaskuntzan diharduten eta EHUri buruzko informazio orokorra jaso nahi duten guztientzat da.
Sarrera irekia izango da aretoko eserleku guztiak bete arte, eta sarean jarraitu ahal izango da https://ehutb.ehu.eus/canal1 estekaren bidez; web bidez jarraitzeko ez da izenik eman behar
Mota honetako saioen helburua EHUren eta etorkizuneko unibertsitate ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da. Era berean, unibertsitateari buruzko informazio orokorra eman eta ikasleen intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitu nahi dira.
Sarrera irekia izango da aretoko eserleku guztiak bete arte, eta sarean jarraitu ahal izango da https://ehutb.ehu.eus/canal1 estekaren bidez; web bidez jarraitzeko ez da izenik eman behar, eta nahikoa da esteka klikatzearekin. Aurrez aurreko saioan ere ez da izenik eman behar.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) kultur eta sormen industrien (KSI) sektorean potentzial berritzaile handia duten proiektuak garatuko dituzten enpresentzako diru laguntzetarako 2026-2027 aldiko deialdia egiten duen agindua onetsi du astearte honetan Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak, eta guztira 900.000 euro bideratuko ditu, aurreko deialdian baino %28,5 gehiago.
Jaurlaritzako arduradunek jakinarazi duenez, deialdiaren zenbatekoa bi ekitalditan banatuko da: 450.000 euro 2026an eta beste horrenbeste 2027an.
Deialdia "funtsezko tresna" da trantsizio hirukoitzaren erronkei erantzuteko eta EAE 'Regional Innovation Scoreboard' deritzon taulan berrikuntzako eskualde lider gisa kokatzeko.
Gainera, deialdiak garrantzi handiagoko proiektuen katalizatzaile izan nahi du, berrikuntza proiektuen nazioartekotzea sustatzen baitu, batez ere Europaren testuinguruan, 'Horizon Europe' eta EIT Culture & Creativity deialdien bidez.
Proiektu bat hautatu eta diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 20.000 euroko aurrekontua aurkeztu beharko du, eta proiektu bakoitzeko diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa 60.000 euro da.
Eskaerak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2026ko otsailaren 16an amaituko, 23:59an.