Taupak mintzodromoa antolatuko du 60. Durangoko Azokan
Taupa Mugimenduak mintzodromoa antolatuko du 60. Durangoko Azokaren baitan, ostiraletik igandera, abenduaren 5etik 7ra, eta mintzapraktika ariketa ezberdinak proposatuko ditu, euskararen erabilera erdigunean jarri eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutarazteko.
Taupatik jakinarazi duenez, mintzapraktika taldeak martxan daude urritik Euskal Herriko txoko ezberdinetan. "Bakoitza bere taldeko partaide da eta bere herriko mintzapraktika egitasmoko kide, baina askotan, zaila da Euskal Herri mailan dagoen komunitate zabal hori irudikatzea", adierazi dute.
Mintzapraktika egitasmoek 8.000 bat lagun mugitzen dituzte urtero, mahai baten bueltan edo mendian edo eskalada egiten. Kontua euskaraz aritzeko gune eta uneak eskaintzea da, bakoitzak dituen helburuak betetzeko aukerak sortzea.
Bada, aurten, mintzapraktika egitasmoa Durangora eraman nahi izan du Taupak, ZirHika taldearekin elkarlanean eta AEK, IKA, Jalgi Hadi Mundura eta Mintzaneten laguntzarekin. "Mintzapraktika ezaguna da Euskal Herrian zehar, baina egitasmoa gertutik ezagutzeko eta probatzeko aukerak eskaini nahi izan ditu Taupa euskaltzaleen mugimenduak xede talde ezberdinentzako mintzapraktika aukerak eskainiz", gaineratu dute.
Horrela, ostiralean, abenduaren 5ean, ikasle goizaren baitan, mintzodromo ibiltaria eskainiko zaie bertaratzen diren gazteei. Musikaz lagunduta Durangoko txoko batetik bestera mugituko dira, geldialdi bakoitzean taldekatu eta proposatutako gaien inguruko hizketaldiak sortuz.
PROGRAMAZIOA
Larunbatean, abenduaren 6an, Zirhika taldearen eskutik, Hika Eguna ospatuko da. Bertako hikadromoan hitanoa hobeto ezagutu eta praktikatzeko aukera izango dute parte hartzaileek eta amaiera paregabea emango zaio egunari Andoni Egaña eta Amaia Agirrek eskainiko duten bertso saioarekin. Izen ematea zabalik dago https://labur.eus/krkpdrny loturan eskuragarri dagoen formularioan.
Temas
Más en Sociedad
-
El PNV lleva al Senado el “atasco” y la “injusticia” de la homologación universitaria para los extranjeros
-
Osakidetza reduce la eventualidad de su plantilla en 2025 del 37,5% al 13,6%
-
Remedios Sánchez, condenada por asesinar a ancianas, se acoge a su derecho a no declarar por el crimen de A Coruña
-
Euskadi reconoce por primera vez los derechos de las familias monoparentales para acceder a ayudas sociales