Síguenos en redes sociales:

Biko-Teka tailerrean izena emateko epea ostiralean bukatuko da

Tailerrean izena emateko epea ostiralean bukatuko da

Biko-Teka tailerrean izena emateko epea ostiralean bukatuko daUtzitakoa

Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalarekin batera antolatzen duen Biko-Teka albumak eta liburu ilustratuak sortzeko tailerraren hamargarren edizioa 2026ko urtarrilaren 26tik 30era egingo da Nafarroako hiriburuko Kondestable Jauregian, eta izen-ematea ostiralean amaituko da, abenduaren 5ean.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Haurrentzako Albumak sortzeko Etxepare Sariaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza duen lantegiaren helburua da idazle eta ilustratzaileak elkarlanean jartzea eta elkarlan horretatik album baten proiektua sortzea.

Aurkezten diren ilustratzaileek proiektu berekoak diren hiru ilustrazio eta idazleek testu labur bat aurkeztu beharko dituzte; bikoteek, aldiz, proiektuaren zirriborroa

Azken finean, album bat nola pentsatu, nola idatzi, sekuentziatu eta marraztu daitekeen lantzen dute parte hgrtzaileek lau egun eta erdi irauten duen tailer trinkoan (37 ordu). Aurten Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuko dute.

Tailerrean izena emateko epea ostiralean bukatuko da; ilustratzaile eta idazle hasiberriak bakarka zein bikotean aurkez daitezke, eta irakasleek bikotuko dituzte bakarka aurkezten direnak.

ILUSTRATZAILEAK

Aurkezten diren ilustratzaileek proiektu berekoak diren hiru ilustrazio eta idazleek testu labur bat aurkeztu beharko dituzte; bikoteek, aldiz, proiektuaren zirriborroa. Guztietatik, zortzi bikote izango dira hautatuak eta abenduaren 15eko astean emango zaie erantzuna.

Tailerraren baitan goiz bat eskaini ohi zaio euskal editoreen eta album ilustratuetan aditu direnen eta parte hartzaileen arteko hitzaldi-solasaldiari. Bada, aurten, liburu grafikoaren edizioaren alderdi ezberdinak landuko dituzte Uxue Razkin editorearen (Erein) eta Maite Caballero eta Maite Gurrutxaga sortzaileen (Tupust! kolektiboa) eskutik.