Eraikuntzaren jarduera %9,9 hazi da EAEn urteko hirugarren hiruhilekoan
Eraikuntzaren landunen indizea %2,8 igo da 2025eko hirugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi beraren aldean, eta %1,4 urteko bigarren hiruhilekoaren aldean
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren sektorearen jarduera %9,9 hazi da prezio korronteetan 2025eko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.
Hain zuzen ere, etxegintza (% 10,9) eta ingeniaritza zibila (%7,7) sektoreek izandako portaera positiboagatik gertatu da eraikuntzaren jardueraren urte arteko hazkundea.
Bestalde, hirugarren hiruhilekoko jarduera aurreko hiruhilekokoarekin alderatuz gero, eraikuntzaren koiunturako indizea %3,0 igo da EAEn termino nominaletan edo uneko prezioetan, dagozkion urtaro ondorioak aterata. Etxegintzaren jarduera %3,1 eta ingeniaritza zibilarena %2,3 igo dira aurreko hiruhilekoaren aldean.
Lurraldeka, eraikuntzaren sektorearen jarduerak gora egin du urte artean Araban (%8,2), Bizkaian (%10,7) eta Gipuzkoan (%9,1). Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta ere, indizeak gora egin du Araban (%2,2), Bizkaian (%3,5) eta Gipuzkoan (%2,6).
Era berean, higiezinen sustapenaren jardueraren eragina kontuan izan gabe, etxegintzaren jarduera 2024ko hirugarren hiruhilekoan baino %11,8 handiagoa izan da aurtengoan, eta hiruhileko artean, berriz, %3,9 igo da.
Eraikuntzaren sektore osoa, higiezinen sustapena kontuan hartu gabe, %10,5 igo da 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, eta %3,5 aurreko hiruhilekoaren aldean.
Azkenik, eraikuntzaren landunen indizea %2,8 igo da 2025eko hirugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi beraren aldean, eta %1,4 urteko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Temas
Más en Sociedad
-
Un niño, en estado crítico tras ahogarse en una piscina en Mallorca
-
Francia implantará una hora semanal obligatoria de inteligencia artificial en el instituto
-
Los Emiratos Árabes Unidos lideran la difusión de la Inteligencia Artificial
-
Polémica por la creación de un palco taurino infantil con monitores didácticos en Badajoz