Síguenos en redes sociales:

Euskadiko Udaltzaingoen Koordinazio Batzordea bildu da

Euskadiko segurtasunari buruz ikuspegi integral batetik diagnostiko partekatua egiteko Jaurlaritza gauzatzen ari den Basque Segurtasun Foroa prozesu parte hartzaileaz ere hitz egin dute

Euskadiko Udaltzaingoen Koordinazio Batzordea bildu daUtzitakoa

Euskadiko Udaltzaingoen Koordinazio Batzordea elkartu da egunotan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua buru zela, Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Batzordea urtero biltzen da udaltzaingoek batera egindako lanaren berri emateko.

Bada, Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, besteak beste, Segurtasun Sailak eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak izenpetutako hitzarmenetik eratorritako lantaldeen jardueraren berri eman dute bileran.

Euskadiko segurtasunari buruz ikuspegi integral batetik diagnostiko partekatua egiteko Jaurlaritza gauzatzen ari den Basque Segurtasun Foroa prozesu parte hartzaileaz ere hitz egin dute

Era berean, Euskadiko segurtasunari buruz ikuspegi integral batetik diagnostiko partekatua egiteko Jaurlaritza gauzatzen ari den Basque Segurtasun Foroa prozesu parte hartzaileaz ere hitz egin dute.

Zupiriarekin batera, Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordea, Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria eta udaltzaingo kidegoetako eta Eudeleko arduradunak ere izan dira bileran.

BESTE GAI BATZU

Bestalde, XXV. Manuel Laborde Werlinden Sariak banatuko zaizkie ideia berritzaileetan oinarrituriko enpresa proiektu onenei ostegunean, azaroaren 27an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako areto nagusian, Donostian.

Edizio honetan, bioosasunaren, materialen zientzia eta teknologiaren, adimen artifizialaren, digitalizazioaren, ingurumenaren eta jasangarritasunaren sektoreetako 14 proiektu dira sariak jasotzeko hautagaiak, EHUk jakinarazi duenez.

'Ekimen berritzaile berriak' sariak 7.000 euro emango ditu, eta 'Gradu Amaierako Lanak - Master Amaierako Lanak - Doktorego Tesiak' sariak 3.000 euro.

Gainera, proposamen berritzaileek edo oinarri teknologikokoek BIC Gipuzkoak kudeatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Sailak eta Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren SPRIk finantzatutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Laguntzak 60.000 eurorainokoak izan daitezke, proiektuen berrikuntza eta interes mailaren arabera. Aurten, 25. urteurrena ospatzeko, 3.000 euroko sari berezia ere banatuko da.