Ramiro Pinilla Eleberri Laburren 9. Lehiaketara lanak aurkezteko epea asteartean irekiko da
Testuak jasotzeko epea 2026ko otsailaren 20an amaituko da
Getxo Kultura udal erakundeak eta Pinillesca kolektiboak Ramiro Pinilla Eleberri Laburraren Lehiaketaren bederatzigarren ediziora lanak aurkezteko epea irekiko dute asteartean, azaroaren 25ean. Lehiaktaren helburuak Pinillaren ondarea babestea eta sorkuntza literarioa bultzatzea dira.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehiaketan parte ahal izango dute egoitza Espainiako Estatuan duten pertsonek, edozein dela nazionalitatea. Euskaraz zein gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal izango dira, eta horien luzera 80 eta 120 orrialde artekoa izango da.
Testuak jasotzeko epea 2026ko otsailaren 20an amaituko da. Epaimahaiak abuztuaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko du bere erabakia eta sariak irailaren lehenengo hamabostaldian emango dira.
Euskarazko eta gaztelaniazko lanik onenek 6.300na euro jasoko dituzte, eta egileek 1.000na euroko laguntza ere izango dute lana argitaratzeko. Gainera, euskarazko lanen kasuan, Erein argitaletxeak plazaratuko du eleberri irabazlea, Getxo Kulturak argitaletxearekin sinatutako hitzarmenari esker, aurretik egileak eskubideak horri laga behar izango dituela.
Ekimenaren bitartez, Pinillesca taldeak eta Getxoko Udalak aurreko beste proiektu batzuetan hasitako elkarlanarekin jarraitzen dute. Lehiaketaz baliatuta, egile getxoztarra eta bere lana omendu nahi dituzte. Ramiro Pinillaren liburuek sari ugari eta garrantzitsuak lortu zituzten, esaterako, Nadal saria, Euskadi Literatura saria gaztelaniaz eta Narratibaren Espainiako Sari Nazionala.
Bestalde, Getxo Kulturak Txiki Baskardo Haurrentzako Kontakizun Lehiaketaren bederatzigarren edizioa ere antolatu du, DBH 1. mailako Getxoko ikasleen artean literatura sorkuntza sustatzeko.
Lehiaketak bi modalitate izango ditu: bat Getxoko ikastetxeen bidez eta bestea librea. Helduentzako lehiaketan bezala, bi obra sarituko dira, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, eta irabazleek 500 euroko txartel bana jasoko dute, tokiko saltokietan erabili ahal izateko. Finalistek 50 euroko txekea irabaziko dute Getxoko establezimenduetan liburuak erosteko.
Temas
Más en Sociedad
-
Cuatro muertos por inhalación de gas en una vivienda en Málaga
-
IRON, el robot chino tan realista que parece que oculta a una persona en su interior
-
Santurtzitik Bilbora lasterketaren 37. edizioak 3.000tik gora atleta izango ditu igandean
-
El Gobierno vasco pide unir fuerzas para que el euskera "gane espacios nuevos"