Bizkaiko Aldundiak 600.000 euro banatuko ditu abeltzaintza elkarteentzako laguntzetan
Bizkaiko lurralde historikoko arraza garbien abeltzainen elkarteentzako eta abeltzainen elkarte sektorialentzako 2025erako laguntzen deialdia onetsi du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta guztira 600.000 euro banatuko ditu.
Elkarte horiek Bizkaiko abeltzaintza ekoizpena eta sektorearen antolaketa eta ordezkaritza hobetzeko egiten duten lana babestera bideratutako diru laguntzak dira, Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunek azaldu dutenez.
Arraza garbietan, animaliak arraza beraren aurrekoetatik datoz, eta liburu genealogiko ofizial batean inskribatuta daude, hau da, haien jatorria eta ezaugarriak berresten dituen erregistro bat dago. Kumeak hazteko irizpide teknikoak erabiltzen dira, arraza kontserbatzeko eta denborarekin hobetzeko.
Laguntzen helburua da abeltzaintzaren arloan elkarteok egiten dituzten ekoizpena hobetzeko programak eta ordezkaritza eta koordinazio jarduerak babestea, 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearekin bat etorriz.
Deialdira 600.000 euro bideratuko dira gehienez
Laguntzak eskatu ahal izateko, elkarteak legez eratuta egon behar dira, Bizkaian izan behar dute egoitza soziala eta fiskala eta haien helburua abeltzaintza edo nekazaritza jarduera hobetzearekin eta haren ordezkaritzarekin lotuta egon behar da. Kanpoan geratuko dira izaera sindikala duten nekazaritza erakunde profesionalak eta soilik kalitate ziurtapenean edo larre publikoen kudeaketan dihardutenak.
JARDUERAK
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak dira, besteak beste, abeltzaintza lehiaketak antolatzea, liburu genealogikoak sortzea edo mantentzea, kalitate genetikoko probak, funtzionamendu jarduerak, sustapen ekintzak, laguntza teknikoa, prestakuntza eta elkarteen jarduerarekin lotutako mintegiak. Laguntzen bidez, jarduketen kostuaren %50 eta %100 artean ordaindu ahal izango da, jarduketa motaren arabera.
Deialdira 600.000 euro bideratuko dira gehienez. Laguntzak norgehiagokarik gabeko araubidearen bidez emango dira, eta bateragarriak izango dira beste dirulaguntza batzuekin, indarrean dagoen araudiak ezarritako mugen barruan.
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzua izango da izapideez arduratuko den erakundea.
Temas
Más en Sociedad
-
“Inteligencia artificial y memoria: ¿es posible recuperar recuerdos de la infancia?
-
Los Mossos investigan un presunto crimen machista en Barcelona
-
Juzgan a un taxista acusado de violar a tres menores amigas de sus hijos en Madrid
-
La jueza de la dana cita a declarar como testigos a dos periodistas de Emergencias y al jefe de Prensa de Diputación