Bilboko Udalak 1,35 milioi euro inbertituko ditu Txurdinaga eta Bolueta lotuko dituen igogailu berrian
Bi geraleku izango ditu, 180 gradutan jarrita
Bilboko Udalak igogailu publiko berria eraikitzeko lanak hasiko ditu datorren astean. Txurdinagako Julian Gaiarre etorbidea eta Boluetako N-634 errepidea (Bilbo-Galdakao) lotuko ditu, eta proiektuak 1.359.889,77 euroko aurrekontua (BEZ barne) eta zazpi hilabeteko egikaritze epea ditu.
Bilboko Udaletik adierazi dutenz, jardungo den eremuan 12 metrotik gorako desnibel handia dago, eta gaur egun eskailerak daude hura gainditzeko. Hain zuzen ere, ibilbide irisgarri berria sortzeko pentsatu da igogailu berria egitea.
Egiturari dagokionez, igogailua nukleo bertikal baten bidez gauzatuko da, egitura metalikoarekin, eta beira xaflatuz estaliko da. 13 lagunentzako edukiera izango du, eta bideoz zainduta egongo da, eguneko 24 orduetan
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, bi geraleku izango ditu, 180 gradutan jarrita: behekoa N-634 errepidean egongo da, eta goikoak Julian Gaiarre etorbidearekin lotuko du, 15,85 metroko luzerako pasabide batekin. Bi geralekuetako irteeratan hiri altzari berriak jarriko dira (paperontziak eta bankuak). Gainera, argiteria indartuko da eta udal kanalizazio berriak egingo dira, zuntz optikoa sartuz.
Egiturari dagokionez, igogailua nukleo bertikal baten bidez gauzatuko da, egitura metalikoarekin, eta beira xaflatuz estaliko da. 13 lagunentzako edukiera izango du, eta bideoz zainduta egongo da, eguneko 24 orduetan.
Bilbon 79 elementu mekaniko daude zerbitzuan gaur egun, igogailuak, aldapak eta eskailerak kontuan hartuta, eta kopuru hori gehitu egingo da 2026an, egun egiten ari diren zazpi jasogailu berriri esker.
BESTE GAI BATZUK
Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren 33. edizioa azaroaren 3an hasiko da, Bilbon, eta abenduaren 4an bukatuko da, Zornotzan jokatuko den finalarekin. Guztira, 13 taldek parte hartuko dute, zortzik gaztetxoen mailan eta bostek nagusienean, hain zuzen ere.
Ekimenaren sustatzaileek aurkezpenean adierazi dutenez, Bertsolari Gazteen BBK Sariketak bertsolari gazteen plazaratzea du helburu nagusi. 1992an izan zuen lehenengo edizioa, eta aurten, beraz, 33 urte beteko ditu taldekako sariketak.
Ohi bezala, bi multzotan banatuko dira taldeak: gaztetxoak (A maila, 18 urtera arteko gazteak) eta nagusiak (B maila, 25 urtera artekoak). Iazko bideari jarraituta, eskualdeak izan dira taldeak osatzeko oinarria, baina ez irizpide nagusia.
Egiturari dagokionez: A mailakoek, orain arte moduan, hirukoteak osatuko dituzte, eta B mailakoetan, iaz bezala, bikoteka hartuko dute parte sariketan.
Temas
Más en Sociedad
-
Abren nuevo juicio oral contra el maltratador que se cambió de género y piden tres años de cárcel
-
Investigada una mujer por usar la tarjeta bancaria de un hombre con dificultades cognitivas durante 10 años
-
Donostia Zinemaldiak eta Tokioko Cervantes Institutuak 'Donostia Japonian' programa antolatu dute
-
El rector de la EHU pide al Gobierno vasco que suba la financiación un 51% en 2026