Donostiako Udalak Amara Berri auzoko Errondo pasealekuaren inguruko aparkalekua berrantolatzeko lanak hasiko ditu datorren astelehenean, irailaren 29an, urte amaieran bukatzeko aurreikuspenarekin. Jardueraren ondoren, auzoak egoiliarrentzako plaza gehiago izango ditu eta motoek Anoetatik gertu dagoen aparkalekua izango dute ekitaldi egunetan.

Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, obrak zenbait fasetan egingo dira eta unean-unean eragingo die inguruko aparkalekuei. Horrela, obrako materiala Olaeta kalean jarriko da, eta horrek zortzi aparkaleku ingururi eragingo die lanak amaitu arte.

Lanen lehen fasea datorren astelehenean hasiko da, oinezkoentzako pasabide berri bat eraikizeko Karlos I.aren taulen azpian. Espaloiak egokituz hasiko da eta, ondoren, erdibitzailea egingo da. Oinezkoen pasabidearen ondoko aparkalekuetako batzuk kenduko dira eta zirkulazioa errei bakar batean geratuko da, baina ibilgailuen trafikoa baimenduko da.

Oinezkoentzako pasabideak amaitu ondoren, horiek lotuko dituen erdiko erdibitzailea eraikiko da, asfaltatu eta egoiliarrentzako aparkaleku berriak margotuko dira laugarren fasean. Lanok eragin puntuala izango dute gaueko trafikoan

Bigarren fasean, Errondo pasealekuak Karlos I.arekin bat egiten duen gunean jarduketa amaitu ondoren, lanak Errondotik Olaeta kalera igarotzen den oinezkoen pasabidera aldatuko dira, hori igotzeko, eta tarte horren erdibitzailea eraikiko da, aurreko fasearen antzeko eraginekin. Fase honek irauten duen bitartean, oinezkoek Karlos I.aren pasabide berria erabili beharko dute.

Ondoren, hirugarren fasean, erdibitzailea eraikiko da Aita Donostia plazatik hurbilen dagoen oinezkoentzako pasabideraino iristen den tartean, Anoeta estadioaren parean. Ibilgailuak, oinezkoak eta bizikletak igaro ahal izango dira une oro.

BESTE DATU BATZUK

Azkenik, oinezkoentzako pasabideak amaitu ondoren, horiek lotuko dituen erdiko erdibitzailea eraikiko da, asfaltatu eta egoiliarrentzako aparkaleku berriak margotuko dira laugarren fasean. Lanok eragin puntuala izango dute gaueko trafikoan.

Donostiako Udalak iragarri duenez, behin obra amaituta, Amara Berri auzoak egoiliarrentzako aparkaleku gehiago izango ditu, eta Errondo pasealekuko errotazio plaza berriak egokituko dira Anoetako ekitaldi egunetan motorrak aparkatzeko.