Los Punsetes, León Benavente, Triángulo de Amor Bizarro eta Toundra izango dira azaroan MAZ Basauri jaialdian
Sarrerak 12 euro gehi gastuak balio du aldez aurreko salmentan eta 15 euro kontzertuaren egunean bertan, leihatilan
MAZ Basauri jaialdiaren 13. edizioa azaroaren 7an eta 8an izango da Los Punsetes, León Benavente, Triángulo de Amor Bizarro eta Toundra moduko taldeekin, eta aurten ere Social Antzokiko ordaintzeko kontzertuak eta kaleko doako emanaldiak uztartuko ditu.
Relacionadas
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Los Punsetes, León Benavente, Triángulo de Amor Bizarro, Toundra eta Egdar allan Pop taldeek Social Antzokian joko dute, eta kaleko doako saioei dagokienez, Rubia, Monday Potions, Ben Santana eta Maialen Ibarra ariko dira.
Bada, aurten, La Furia artista nafarra, Ibone Iza BIME Proko edukien arduraduna eta Maite Alaña MAZ Basauri eta Rockeineko zuzendaria izango dira protagonistak
Gainera, Txiki MAZ familia programazioak Iñigo Iraultzak zuzendu eta protagonizatutako 'J.M. Brutal' antzezlana eskainiko du, eta Mr.Chase ohiko kolaboratzailearen dj ikastaro txikia ere izango da.
Bestalde, jaialdiaren lehen egunaren bezperan, azaroaren 6an, Emakumeak eta industria musikala topaketaren bigarren aldia egingo da Marienea Basauriko Emakumeen Etxean. Rockein eta MAZ Basauri jaialdiek eta Marieneak antolatzen duten saioa musikaren industriako emakumeen esperientziak beste emakume batzuekin partekatzea bilatzen du, sektorean eta eszenatokietan emakumeen presentzia handiagoa sustatzeko helburuarekin.
ARTISTA
Bada, aurten, La Furia artista nafarra, Ibone Iza BIME Proko edukien arduraduna eta Maite Alaña MAZ Basauri eta Rockeineko zuzendaria izango dira protagonistak. Emilia Arias kazetari eta idazleak (TVE, Pikara Magazine) gidatuko du solasaldia eta doakoa izango da.
MAZ Basaurik Social Antzokian emango dituen kontzertuetarako sarrerak salgai daude jada socialantzokia.eus webgunean, antzokiko leihatilan eta Kutxabank sarean. Sarrerak 12 euro gehi gastuak balio du aldez aurreko salmentan eta 15 euro kontzertuaren egunean bertan, leihatilan.
Temas
Más en Sociedad
-
Una estudiante musulmana de Logroño recoge 8.000 firmas para pedir que la dejen ir a clase con velo
-
Sociedades científicas recomiendan vacunar contra la gripe a niños y adolescentes desde los 6 meses hasta los 17 años
-
Kilima Eguna ospatuko dute igandean Barakaldon, Aspanovas elkartearen aldeko jai solidario eta herrikoia
-
Facua denuncia a TikTok por vender un GPS para "cazar" a "mujeres infieles"