Bilboko Udal Musika Bandak 11 emanaldi eskainiko ditu Aste Nagusian
Bilboko Udal Musika Bandak zortzi kontzertuko ziklo bat eskainiko du Areatzako Kioskoan egunero Aste Nagusian, abuztuaren 17tik 24ra, 12:00etatik aurrera
Bilboko Udal Musika Bandak zortzi kontzertuko ziklo bat eskainiko du Areatzako Kioskoan egunero Aste Nagusian, abuztuaren 17tik 24ra, 12:00etatik aurrera. Guztira 11 emanaldi egingo dituzte Udal Bandako berrogeita hamar musikari baino gehiagorekin bat eginez. Euskal dantzak, pasodobleak, doinu latinoamerikarrak, zarzuelak, klasikoak eta txistulari, gaita-jotzaile zein dantzariekin egindako kolaborazio bereziak eskainiko dituzte.
José R. Pascual Vilaplana (abuztuaren 17an), Iñaki Urkizu zuzendariordea (abuztuaren 20tik 24ra) eta Juan José Ocón zuzendari gonbidatua (abuztuaren 18an eta 19an) izango dira Kioskoan taldea gidatuko dutenak.
Bilboko Udal Txistulari Banda eta Olaeta Ballet konpainiarekin egongo da talde bilbotarra abuztuaren 20, asteazkenean. Ostiralean, abuztuak 22, aldiz, Elciegoko Gaiteroekin egongo dira.
Kontzertu bereziak ere egingo dituzte: Abuztuaren 15ean, ostirala, Juan XIII Plazan, Begoñako Basilikaren ondoan, Iñaki Urkizu zuzendariordearekin omenaldia egingo zaio Amatxuri zortziko eta melodia herrikoi tradizionalekin.
Abuztuaren 16an, 23:30etan, Memoria sonora de raíz izeneko ikuskizuna egongo da Plaza Berrian. Jose R. Pascual-Vilaplanak Abraham Cupeirorekin batera munduko soinu ezberdinak ekarriko dituzte.
Abuztuaren 19an, asteartea, Sorotan Bele taldearekin batera joko du Bandak. Euskal musikan erreferente bihurtu den 90 hamarkadako talde honek folk eta rock doinuak ekarriko ditu Abandoibarrako agertokira 23:30ean.
Azkenik, abuztuaren 24an, igandea, Bilboko Udal Txistulari Bandaren ohiko Txistulari Alardean ere hartuko du parte Udal Musika Bandak, 13:00etatik aurrera Plaza Barrian.
Euskal Herritik eta bereziki Bizkaitik etorritako 80 txistulari inguruk parte hartuko dute Txaber Fernández zuzendari bilbotarraren zuzendaritzapean. Haiekin batera, metak boskote bat, San Antón abesbatza, Imanol Iribarren (pianoa), Íñigo Eskubi (guitarra), Amaiur Cajaraville (baxua), Ander Zulaika (bateria) eta Oinkari dantza taldea egongo dira eta aurten, Julen Alonso eta Uxue Kerejeta izango dira gonbidatu bereziak.
Areatzako kioskoko programazio guztia Udalaren weborrian dago eskuragarri.
Temas
Más en Sociedad
-
El Gobierno español activó ayer el Plan de Emergencias en Patrimonio Cultural tras el incendio en la Mezquita
-
Los pensionistas critican que las diputaciones vascas no informaran "debidamente" de los cambios de retención en julio
-
El 75% de la huella de carbono de Euskadi la emiten los hogares, principalmente en transporte, alimentación y vivienda
-
Dos fallecidos en un accidente de avioneta en Valencia