Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbao Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak This is Basque Design merkatua antolatu du Kulturen Atarian uztailaren 11tik 13ra, "dendAZen atzean dagoen proiektu pertsonala eta profesionala ezagutzeko aukera".
Azkuna Zentroko diseinu komunitatea osatzen duten 30 sortzaileen produktuak aurkitu ahalko dira ekimenean"
Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, Azkuna Zentroko diseinu komunitatea osatzen duten 30 sortzaileen produktuak aurkitu ahalko dira ekimenean. "Berrikuntza eta esperimentazio artistikoaren aldeko apustua egiten duen ekoizpen lokala, artisaua eta kalitatezkoa, ikuspegi ekologikotik", nabarmendu dute.
Bada, besteak beste, moda, bitxigintza, dekorazio, osagarri, jostailu, liburu, ilustrazio edo papergintzako produktuak izango dira mekatuan, "langintza ulertzeko modu bera dutenak, hain zuzen, bertako diseinua, kalitatea, artisautza eta iraunkortasuna".
BESTE DATU BATZUK
Bilboko Portuko Agintaritzak 'ePortua Train' zerbitzu berria jarri du martxan e-puertobilbao plataforman portuko tren garraioa sustatzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta kate logistikoa deskarbonizatzen laguntzeko. Bilboko Portuan trenean jarduten duten eragileei zuzenduta dago, eta trafiko arduradunaren, tren enpresen eta itsas terminalen arteko kudeaketa eta komunikazioa hobetzea ahalbidetuko du.
Bilboko Portuko Agintaritzatik jakinarazi dutenez, zerbitzu berriari esker, operadoreek eskura izango dituzte asteko eta eguneko planifikazioa eta trenak portuan dituen une garrantzitsuen trazabilitatea denbora errealean.
Hain zuzen, trena portuko sailkatze geltokira iristen denetik terminalean kargatzeko edo deskargatzeko eskuragarri jartzen den arteko urrats guztiak ezagutuko dituzte, bai eta, alderantziz, terminalak jakinarazten duenetik trena amaitu dela eta sailkatze geltokian kokatzen den arte ere.