Gabriel Arestiren lana eta bizitza aztertzeko EHUko uda ikastaroa izango da aste honetan Bilbon
Ikastaroa goizez egingo da bi egunetan
Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gabriel Aresti idazle bilbotarraren lana eta bizitza aztertzeko uda ikastaroa antolatu dute ostegunerako eta ostiraleko, ekainaren 19rako eta 20rako.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Hasiera ekitaldia osteguneko 09:00etan izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, eta bertan izango dira Estitxu Garai EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordea, Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Patxi Juaristi Gabriel Aresti Katedraren zuzendaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
50 urte pasatu dira Gabriel Aresti hil zenetik, eta mende erdiko tarteak "esanahi berezia" hartzen duela, EHUko Gabriel Aresti Katedrak eta Euskaltzaindiak uda ikastaro hau antolatu dute, Gabriel Aresti eta haren lana hizpide hartuta. Laguntzaile izan dira Bizkaiko Foru Aldundia, EHU eta Gabriel Aresti Kultur Elkartea.
Gabriel Arestik ikuspuntu literariotik "bide aberats, original eta emankorrak" sortu zituela nabarmendu dute antolatzaileek, eta "euskalduntasuna ulertzeko modu berriak ireki"
Ikastaroa goizez egingo da bi egunetan, eta parte hartzaileen artean daude Joseba Zulaika, Asier Amezaga, Larraitz Ariznabarreta, Xabier Monasterio, Ismael Manterola, Kirmen Uribe, Lourdes Otaegi, Alex Gurrutxaga, Idoia Gereñu eta Mikel Ayerbe.
JARDUNALDIAK
Jardunaldien helburuak dira Gabriel Aresti eta hura bizi izan zen 1950eko hamarkadatik 1970ekorako garaia hobeto ulertzea; idazlearen lanak landu eta osatu zireneko testuinguru soziokultural eta ekonomiko-politikoa aztertzea; Gabriel Arestiren lanaren inguruan gogoeta egitea.
Gabriel Arestik ikuspuntu literariotik "bide aberats, original eta emankorrak" sortu zituela nabarmendu dute antolatzaileek, eta "euskalduntasuna ulertzeko modu berriak ireki". "Bide-urratzailea izan zen, eta euskal literatura eta pentsamendu modernoaren oinarri eta erreferente zalantzagabea da", adierazi dute.
Gainera, gogoratu dute 1953an Merkataritza Peritu ikasketak amaitu zituela Elkano Merkataritza Eskolan, gaur egun, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko atalean, eta 1957tik aurrera euskaltzain urgazle izan zela.
Temas
Más en Sociedad
-
Vuelve el timo de la matrícula universitaria, ojo si te piden una transferencia bancaria inesperada
-
En Euskadi hay 300.150 hogares unipersonales, un tercio del total y los que más aumentan
-
Heridos graves dos militares al chocar su vehículo con otro de ganado en Ourense
-
Los afectados por fuegos pueden canjear billetes deteriorados por nuevos en el Banco de España