Liburu Gaztea booktrailer lehiaketak 3.000 parte hartzaile inguru izan ditu Bizkaian eta Gipuzkoan
Bi lurraldeotako gazteek Galtzagorri elkarteak hautatutako liburuetako bat irakurri eta horren inguruko booktrailer bat sortu behar izan dute taldeka
Galtzagorri elkarteak antolatzen duen Liburu Gaztea booktrailer lehiaketa 3.000 parte hartzaile inguru izan ditu aurten. Lehiaketa azken 13 urteetan egin da Gipuzkoan bertako Foru Aldundiari esker, eta, Bizkaiko Alduindiari esker, hirugarren edizioa egin du lurralde horretan.
Antolakuntzak jakinarazi duenez, Gipuzkoako sari banaketa ekitaldia asteazkenean egingo da, maiatzaren 28an, Donostiako Tabakalerako Kutxa Fundazioa Klubean; Bizkaiko sari-ematea, berriz, ekainaren 3an izango da, Bilboko Azkuna Zentroko Bastida aretoan.
Bi ekitaldiotan, jada ezagunak diren finalisten arteko kategoria bakoitzeko irabazleak ezagutaraziko dira, baita publiko zabalaren booktrailerrik bozkatuenak ere.
Ekimenaren 13. edizio honetan 169 booktrailer jaso dira Gipuzkoako DBHko ikastetxeetatik, eta guztira 1.700 gazte inguruk parte hartu dute; Bizkaian, berriz, 80 booktrailer jaso dira eta 1.300 ikasle inguruk hartu dute parte.
Bi lurraldeotako gazteek Galtzagorri elkarteak hautatutako liburuetako bat irakurri eta horren inguruko booktrailer bat sortu behar izan dute taldeka. Egitasmoak gazteen irakurzaletasuna sustatzea eta euskal gazte literatura zabaltzea ditu xede.
Bestalde, Elhuyar Zientzia Azokaren 2025eko edizioa egingo da Bilboko Areatzan asteazkenetik larunbatera, maiatzaren 28tik eta 31ra. 60 ikastetxetako 640 gaztek hartuko dute parte, eta ikasturtean landutako 160tik gora STEAM proiektu egongo dira ikusgai, antolakuntzak jakinarazi duenez.
Elhuyarrek antolatutako Elhuyar Zientzia Azokak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Sailaren, FECYTen (Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa), Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza du.
Azoka asteazkeneko 11:00etan irekiko da, eta Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak egingo du ongietorria. Antolatzaile, babesle, kolaboratzaile eta gazteen familia argazkiaren ondoren, guztiek gazteen STEAM proiektuen erakusketa bisitatuko dute.
Temas
Más en Sociedad
-
Euskadi muestra su perplejidad por el boicot de las comunidades del PP al reparto de menores migrantes
-
Un detenido tras atropellar a varios peatones, entre ellos dos menores, en Alicante
-
Una bacteria que se alimenta de carne humana se cobra ya cuatro muertos en Florida
-
La UE propone elevar dos euros los precios de las cajetillas de tabaco