Síguenos en redes sociales:

Getxoko Turismo Bulegoak kalitatearen Q ziurtagiria berritu du

Ereagako bulegoan ekainaren 1ean jarriko da martxan udako ordutegia

Getxoko Turismo Bulegoak kalitatearen Q ziurtagiria berritu duUtzitakoa

Getxoko (Bizkaia) Turismo Bulegoak ICTE Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak ematen duen kalitatearen Q ziurtagiria berritu du Ereaga hondartzako instalazioetan, Aenor erakundeak maiatz honetan egindako kanpoko ikuskaritzan 1.000tik 984,8ko puntuazioa lortu ondoren.

Juanma Gonzalez Getxoko Udaleko Turismo zinegotziak adierazi duenez, "Getxoko Turismo Bulegoaren kalitate turistikoaren Q ziurtagiriak balioa ematen dio udalerriak bisitarientzako arretan eta kalitateko turismo jasangarriaren sustapenean bikaintasuna etengabe bilatzeko duen konpromisoari".

Ereagako bulegoan ekainaren 1ean jarriko da martxan udako ordutegia, irailaren 30era arte, eta jendaurreko arreta 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara izango da, astelehenetik igandera. Telefono zenbakia 94 491 08 00 da, eta helbide elektronikoa infoturismo@getxo.eus.

Era berean, Bizkaia Zubiako Turismo Informazioko Gunea uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte egongo da irekita astelehenetik igandera, 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:30era.

Bestalde, Elixabete Exanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak harrera egin die astelehen honetan Foru Jauregian datorren igandean Galdakaon ospatuko den 2025eko Ibilaldiaren antolatzaileei.

Topaketan Eguzkibegi ikastolako ordezkariak izan dira, hau da, Oihane Arana presidentea eta Itxaso Etxebarria zuzendaria, Josu Telleria Ibilaldia Elkarteko presidentearekin batera, eta Ibilaldiaren egunera gonbidatu dute Etxanobe.

Aurtengo edizioa 'Magaletik herrire' lelopean egingo da. Galdakaoko Eguzkibegi ikastolak bere ikastetxeko familia giroa eta komunitatearen indarra nabarmendu nahi izan ditu leloaren bidez, mendi hegal batean kokatuta dagoen ikastolaren kokapena ere gogoraraziz.