Santurtziko Udalak (Bizkaia) Euskararen Astea antolatu du aurten ere eguneroko bizitzako esparru guztietan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Maiatzaren 9tik 15era izango da, eta "denontzako egitaraua zabala" prestatu da herriko zenbait elkarterekin elkarlanean.
Horrela, ekimenaren sustatzaileek aurkezpen agerraldian astelehen honetan azaldu dutenez, hitzaldiak, tailerrak, bisita gidatuak, musika emanaldiak eta beste zenbait kultur jarduera izango dira, besteak beste.
"Santurtziar guztiak animatu nahi ditugu antolatu ditugun jarduetara hurbiltzera eta ondo pasatzera, baina, batez ere, urteko 365 egunetan zehar euskaraz bizitzera"
Karmele Tubilla Santurtziko alkateak parte hartzera animatu ditu herritarrak: "Santurtziar guztiak animatu nahi ditugu antolatu ditugun jarduetara hurbiltzera eta ondo pasatzera, baina, batez ere, urteko 365 egunetan zehar euskaraz bizitzera".
Horrez gain, astearen beraren garrantzia nabarmendu nahi izan du, "gure nortasuna indartzeko eta gure hizkuntzak duen kultur aberastasunaren balioa aitortzeko".
Era berean, aurten egingo jarduera berezi bat nabarmendu du Santurtziko alkateak: "Maiatzaren 15ean, Euskararen Astearen azken egunean, ekitaldi kolektibo bat ospatuko da, non parte hartzaile guztiok 'ahobizi' edo 'belarriprest' txapa jarriko dugun, elkarrekin Euskaraldiari hasiera emateko"
Era berean, aurten egingo jarduera berezi bat nabarmendu du Santurtziko alkateak: "Maiatzaren 15ean, Euskararen Astearen azken egunean, ekitaldi kolektibo bat ospatuko da, non parte hartzaile guztiok 'ahobizi' edo 'belarriprest' txapa jarriko dugun, elkarrekin Euskaraldiari hasiera emateko".