Euskotren sozietate publikoaren Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu zirkulazioan Azpeitiko (Gipuzkoa) instalazioetatik Lasaora asteburu honetan, lurrun trenaren denboraldi erregularraren baitan.

Euskotrenek jakinarazi duenez, azarora arte larunbatero eta igandero izaten dira irteerak, eta 12:00etan eta 17:30ean izango dira larunbatean, maiatzaren 3an, eta 12:00etan igandean, maiatzaren 4an.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan, era guztietako ibilgailuekin: lurrunezko lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak, automotorrak eta hainbat motatako bagoiak

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren multzo onenetakoa du ikusgai bere instalazioetan, era guztietako ibilgailuekin: lurrunezko lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak, automotorrak eta hainbat motatako bagoiak.

Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, museoak Euskadiko makina-erremintaren multzorik osatuenetako bat du, bai eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusgaiak eta munduko trenbide erlojuen bildumarik onenetakoa ere.

Burdinbidearen Euskal Museoa 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era dago zabalik asteartetik ostiralerako lanegunetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era larunbatetan, eta 10:30etik 14:00etara igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik)

Burdinbidearen Euskal Museoa 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era dago zabalik asteartetik ostiralerako lanegunetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era larunbatetan, eta 10:30etik 14:00etara igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik).