Bilboko Udalaren 'Green Sormena' programak bi finalistak aurkeztuko ditu asteazken honetan saio esperimental batean
Bilboko Udalak Green Sormena - Artea, Teknologia eta Jasangarritasuna programa amaituko du asteazken honetan, apirilaren 30ean, 25 parte hartzaileen artean hautatutako 'Babesleku' eta 'Recorridos de Caracol' proiektu finalistak jendaurreko saio esperimental eta interaktibo batean aurkeztuz.
Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, ekitaldia La Perrera eraikinean izango da, 19:00etan, eta sarrera librea izango du.
Programa horren helburua da artearen, teknologiaren eta jasangarritasunaren arloetako praktika artistikoak esploratzea eta ekintzailetza sustatzea, 18 eta 35 urte bitarteko gazteen esperientzia teoriko eta praktikotik abiatuta.
Bada, Estudio Gheada estudioko profesionalek banakako laguntza, 'mentoring', erreferentziak eta sektoreko profesionalekin harremana izateko aukera eskainiko dizkiete hautatutako bi ekimenei. Gainera, Bilboko Udalak 3.000 euro bideratu ditu proiektu bakoitzera, besteak beste, ekimena garatzeko, jardueretarako eta materialetarako.
Horrela, Leyre Arana, Mario Marco eta Jorge Gonzalezen 'Babesleku' instalazio interaktibo bat da, hiri babeslekuaren kontzeptua birdefinitzen duena espazioa organismo bizi bihuruz, publikoarekin etengabe solasean. Teknologia integratuz, obrak gizakiaren eta haren ingurune naturalaren arteko harremanean sakontzen du, hiri garaikideetan dagoen berdeguneen premiaz gogoeta eginez.
Era berean, Christina Schwertschlag eta Ornella Munarren 'Recorridos de caracol' proposamenak baratzeetan zehar esploratzeko ikerketa bide bat azaltzen du, lurreko barraskiloen mundua ulertzera hurbiltzen gaituena, haien igarobideei, arrastoei, erritmoari eta magiari buruzko ikuspegia sustatuz. Planetako izaki guztien garrantziaz hausnartzera gonbidatzen duen lana da.
Temas
Más en Sociedad
-
El Supremo absuelve a un hombre de violencia de género tras reconocer la denunciante haber mentido y autolesionarse
-
Menores y redes sociales: entre la prohibición y la responsabilidad social
-
Las lluvias dejan desalojos y cortes en carreteras en Valencia, pero sin daños personales
-
Euskalgintzaren Kontseilua pide un "salto" en las políticas lingüísticas basado en un "nuevo consenso"