Gobernu Kontseiluak, María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak proposatuta, Asociación de Víctimas del 3 de Marzo – Martxoak 3ko Bitimen Elkarteari dirulaguntza ematea onartu du aste honetan. Laguntza horren bitartez, 35.000 euro jasoko ditu 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutakoari buruzko ikerketa, inbentariatze, dokumentazio eta zabalkunde lanak bultzatzen jarraitzeko. Dirulaguntza horrek jarraipena ematen die 2024an eta 2025ean zenbateko berarekin emandakoei.
Laguntza horri esker, Martxoak 3 Elkarteak bere dokumentu-funtsak, esperientzia eta baliabideak, Martxoaren 3ko gertaerak eta memoria ezagutu eta zabaltzeko ezinbestekoak direnak, Gogora Institutuaren eskuetan jartzen jarraituko du. Horrela, Gasteizko historia markatu zuten gertakari haien memoria ezagutzen eta zaintzen jarraituko da, azpimarratu dute bertatik prentsa ohar baten bitartez.
Finantzaketa-lerro horrek ahalbidetuko du ikerketa-proiektuak ez direla geldituko ziurtatzea, gertatutakoaren azterketa zorrotza, dokumentu-iturri berriak identifikatzea eta Martxoaren 3ko memoria historikoaren transmisioa indartuz. Gogora – Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua arduratuko da laguntza kudeatzeaz, ordainketa izapidetzeaz eta funtsak behar bezala justifikatzen direla gainbegiratzeaz, ondorioztatu dute Eusko Jaurlaritzatik.
Bestalde, Osasuneko Mahai Sektorialean, Osakidetzak sindikatuei jakinarazi die ekainean 2023-2024-2025eko EPEaren bigarren fasean izena emateko epea hasiko dela, guztira 48 kategoria profesionaletan (amaieran zerrenda). Osakidetzak fase berri honetako azterketak uda ondoren egitea aurreikusten du. 48 kategoria horiek ekainean, hilaren 19an, 20an eta 21ean, Barakaldoko BECen egingo diren 9 kategoriei gehituko zaizkie. Joan den astelehenean hasi zen izena emateko epea, eta apirilaren 22ra arte egongo da zabalik.
Osakidetzaren aurreikuspenen arabera, 2026. urtean zehar, izena emateko hainbat fase egingo dira gainerako kategoria profesionaletan. Hala egingo da guztira 5.426 lanpostu - horietatik 2.160 berriak - eskainiko dituen 2023-2024-2025eko EPE honen 107 kategoriak osatu arte. Azken urteetako hautaketa-prozesu garrantzitsuenetako bat da Euskadin, eta 2026. urtean zehar garatuko da, aurreko EPEekin alderatuta zenbait berritasunekin; besteak beste, oposizio-probaren nota gordetzea hurrengo hautaketa-prozesurako, eta test motako azterketa bakarra egitea. Horretarako, galdera-sorta jarriko da hautagaien eskura, proba errazago prestatzeko. Prozesu hori arautuko duten oinarri orokorren ezaugarriak Mahai Sektorialean lortutako akordio batean oinarritzen dira, SME eta SATSE sindikatuen onespenarekin.