Udabarria Bertsotan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea martxoaren 8an hasiko da, Munitibarko probalekuko auditoriumean eta Bakioko Txakolingunean egingo duiren lehen bi saioekin.

Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, A taldeko saioa jokatuko da Munitibarren, eta Ander Elorriaga Aresti, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Illart Gumuzio Larrazabal, June Diaz Franco eta Maite Sarasola Isazelaia bertsolariek kantatuko dute.

Gai jartzaile lanetan Leire Garatxena Larrabe ibiliko da, eta Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izango dira epailean. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Bakion egingo da B taldeko saioa, eta Alexander Idoeta Anakabek, Asier Alcedo Canok, Imanol Uria Albizurik, Ion Barrocal Besgak, Jone Larrinaga Dañobeitiak eta Julen Ibarguengoitia Ordorikak parte hartuko dute.

Bi saioak aldi berean jokatuko dira, 18:30ean, eta sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, baita saioen egunean ere, aretoetako txarteldegietan. Hurrengo bi saioak maiatzaren 15ean izango dira, Balmasedan eta Orozkon

Gai jartzailea Jon Amezaga Fernandez izango da, eta epaileak, Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkari lanak Itxaro Juaristi Olaetxeak egingo ditu.

Bi saioak aldi berean jokatuko dira, 18:30ean, eta sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, baita saioen egunean ere, aretoetako txarteldegietan. Hurrengo bi saioak maiatzaren 15ean izango dira, Balmasedan eta Orozkon.