Síguenos en redes sociales:

BBK-k Bizkai "belaunaldiartekoagoa" eraikitzeko manifestu bat aurkeztu du

BBK-k Bizkai "belaunaldiartekoagoa" eraikitzeko manifestu bat aurkeztu duUtzitakoa

BBK-k Arrakala Hautsiz! izeneko Bizkai "belaunaldiartekoagoa" eraikitzeko manifestua aurkeztu du Bilbon, BBK Topa egitasmoaren baitan. Belaunaldien arteko arrakala apurtzeko eta gizarte kohesionatuagoa sustatzeko Bizkaian belaunaldien arteko harremanak bultzatu nahi dituen ekimena da BBK Topa.

BBK-k manifestuarekin bat egitera gonbidatu ditu lurralde osoko erakundeak, aurten belaunaldien arteko ekintza bat garatzeko konpromisoarekin. Horrela, besteak beste, Athletic Club Fundazioa, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioa edo Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) atxiki zaizkio jada ekimenari.

Manifestua aurkezteko topaketan izan dira Koldo Bilbao BBK-ko kultura arduraduna eta Bilboko Udaleko, Athletic Club Fundazioko, Labayruko eta beste erakunde batzuetako ordezkariak, hala nola Lantegi Batuak, Bizkaia Gara, Kuvu, Bilboko Merkataritza Ganbera edo Peñascalekoak.

Ekimena abiatzeko kanpainaren erronka 100 erakunderen atxikimendua lortzea da, eta, kolektiboki, belaunaldien arteko 100 ekintza egitea urtean zehar, "gizartea sentsibilizatzen eta hainbat eragilek jarrera aldaketarekin duten konpromisoa agerian jartzen lagunduz, komunitate konektatuagoa eta bidezkoagoa bultzatzeko".

Ekimena abiatzeko kanpainaren erronka 100 erakunderen atxikimendua lortzea da

Bilbaok nabarmendu duenez, "belaunaldiak lotzea funtsezkoa da, kohesioa, berdintasuna eta belaunaldi guztien artean errespetua bermatzeko modua baita". "Izan ere, esperientzia trukearen eta elkarrekin ikastearen bidez izan gaitezke sortzaileagoak, eta gure gizartearen benetako beharrizanei erantzun diezaiekegu", gaineratu du.

Manifestuaren aurkezpenean irakurketa kolektiboa egin dute ekimenaren enbaxadore diren erakunde batzuetako ordezkariek -Athletic Club Fundazioa, Bilboko Udala, Kazetariak Kazetarien Euskal Elkargoa, Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Saila eta EGK).

Arrakala Hautsiz! manifestua BBK Topa prestatzeko fasean garatutako esperientzien eztabaida eta truketik sortu da, eta hainbat eremutako 82 erakunde bizkaitarrek hartu dute parte.

Dokumentu "bizia" dela nabarmendu dute, eta, etorkizuneko edizioetan, lurraldean ezartzen diren belaunaldien arteko praktika edo jardunbideen ikaskuntzak jasoko dituela.

Horrela, manifestua sinatu duten erakundeek belaunaldien artean loturak sortu eta sendotzeko konpromisoa hartu dute, eta beste erakunde batzuei dei egin diete manifestuarekin bat egin eta belaunaldien arteko ekimenak bultza ditzaten beren jarduera eremuetan.

LEHEN EKINTZAK

Maniofestura atxikitako erakundeek bultzatutako lehenengo ekintzen artean 'Walking Football' dago. 40 urtetik gorako emakumeei eta 60 urtetik gorako gizonei zuzendutako futbol programa da, Athletic Club Fundazioak bultzatuaa, eta kirolaren bidez jarduera fisikoa eta elkarrekin ikastea sustatu nahi du.

Era berean, Bilboko Itsasmuseum itsas museoak 'Zer da itsasoa zuretzat?' abiatu du, aititak, amamak eta bilobak elkartzen dituen proiektua, bizipenak partekatzeko eta elkarrekin itsasoaren esangurari buruz hausnartzeko.

Labayru Fundazioak "legatu-proiektu bat" antolatu du, Urdulizko ondarea berreskuratzen duena Galdakaoko Ganguren mendi taldearen testigantzen bidez, bertako historia belaunaldi berriengana hurbiltzeko.

Erakunde enbaxadoreez gain, beste erakunde askok ere bat egin dute manifestuarekin, konpromisoa erakutsiz belaunaldiartekotasunarekin, besteak beste, Azkue Fundazioa, BizkaiDendak, University Business School, Eragintza Fundazioa, Bilboko Elkarte Filarmonikoa edo Unesco Etxeak.