Síguenos en redes sociales:

UEMAk 'Salto!' udalekuetan izena emateko epea martxoaren 31ra arte dago zabalik

UEMAk 'Salto!' udalekuetan izena emateko epea martxoaren 31ra arte dago zabalikUtzitakoa

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak udalerriotako gazteentzako 'Salto!' udalekuak antolatu ditu aurten ere, bi txandatan, ekainaren 22tik 30era eta uztailaren 2tik 10era, eta izena emateko epea martxoaren 31ra arte dago irekita.

UEMAk jakinarazi duenez, aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute gazteek, Tolosaldean hasi eta Goierrin barrena. Zaldibian eta Ataunen ere egingo dituzte bina gau.

Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2007. eta 2010. urteen artean jaiotakoentzat, hain zuzen ere. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.

Euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei eta udalerri euskaldunei buruzko 'Hedatu' hezkuntza proiektua abian du, eta ikastetxeetan ere ari dira lanean UEMAko teknikariak, Haur Hezkuntzako, LHko, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin.

UDALERRI EUSKALDUNAK ETA ARGASGUNEAK

"Udalerri euskaldunak eta arnasguneak giltzarriak direla nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain", azaldu dute mankomunitatetik.

Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, "euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea helburu".

Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatzea eta saretzea lortu nahi da 'Salto!' udalekuen bitartez

Bada, aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatzea eta saretzea lortu nahi da Salto!' udalekuen bitartez.

Aurten, 2007 eta 2010 artean jaiotakoek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera, eta, iaz bezala, aurten ere bi txanda izango dira: ekainaren 22tik 30era eta uztailaren 2tik 10era.

Era berean, azken urteetan bezala, ekimena ibiltaria izango da: Baliarrainen hasi eta, Zaldibia eta Ataun zeharkatu ondoren, Idiazabalera iritsiko dira parte hartzaileak. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte gazteek, eta herri batetik bestera oinez mugituko dira.