Foru Aldundiak Valderejo eta Gorbeiako Parke Naturaletako interpretazio zentroen erakusketa-proiektuaren idazketa, hornidura eta ekipamendua kontratatuko ditu... Esku hartze hori Arabako Parke Naturalen Helmugako Turismo Jasangarritasuneko Planean dago jasota, eta Europar Batasunaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko NextGenerationEU funtsek finantzatuko dute.

Valderejoko eta Gorbeiako parketxeetako interpretazio zentroetako erakusketen edukia berritzea eta digitalizatzea jasotzen da Arabako Parke Naturalen Helmugako Turismo Jasangarritasuneko Planean. Gaur egun, bateko zein besteko erakusketek kontserbazio gabeziak dituzte, eta edukiak eguneratu behar dira.

Kontratazioaren helburua da erakusketa berriak diseinatu ahal izateko proiektua idaztea

Lan horiek egiteko aurrekontua 311.137,24 euro da, BEZa barne, eta hamabi hilabete izango dira gauzatzeko.

Kontratazioaren helburua da erakusketa berriak diseinatu ahal izateko proiektua idaztea, biodibertsitateari eta kontserbazio helburu berriei buruzko informazioa gehitzeko bi guneetan, Natura 2000 Sarean integratutako naturagune izendatu baitituzte.

Multimedia teknologia berrietara egokitutako erakusketak izango dira, gune bakoitzaren balioak, kontserbatzeko beharra eta kokatuta dauden ingurunearekin duten lotura erakusteko

Multimedia teknologia berrietara egokitutako erakusketak izango dira, gune bakoitzaren balioak, kontserbatzeko beharra eta kokatuta dauden ingurunearekin duten lotura erakusteko; alegia, Gaubeako eta Gorbeialdeko historiarekin, ondarearekin, gizartearekin eta ekonomiarekin, gizakiekin eta kulturarekin.

Interpretazio zentroak edo parketxeak naturagune babestuetan ingurumen balioak transmititzeko erantzukizun handia duten baliabideak dira. Ekipamendu horiek erabilera publikoko eskaintza osoaren eta zerbitzuen erreferentzia guneak dira, ingurune naturaleko harrera, informazio eta interpretazio guneak baitira.