Buffalo Kids filma asteazken honetan estreinatuko da EAEko hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren barruan dagoen filma da. Gainera, Tadeo Jones pelikularen ekoizle eta gidoilarien animaziozko lana da.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun zazpigarren filma da, 'Robotia' lanaren ostean
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun zazpigarren filma da, Robotia lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko xede du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko xede du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek
Estreinatuko den filma hurrengo zinema-aretoetan proiektatuko da : Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), Multicines 7 (Bilbo), Cines Niessen (Errenteria), Cines Florida (Gasteiz), Cines Gorbeia (Gasteiz) eta SADE Cines (Donostia).
Zinema Euskaraz iragarri du datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere emango direla Zinema Euskaraz programaren barruan
Honez gain, Zinema Euskaraz iragarri du datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere emango direla Zinema Euskaraz programaren barruan, besteak beste, 'Zentral Parkeko heroiak' lana abuztuaren 27an, ondorioztatu dute azkenik Eusko Jaurlaritzatik prentsa-ohar baten bitartez.