EAEn 13.453 ume jaio ziren 2023an, aurreko urtean baino %1,3 gutxiago
Espainiako nazionalitatea zuten amen artean, jaiotzen jaitsiera %4,5ekoa izan zen
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 13.453 haur jaio ziren 2023. urtean, aurrekoan baino %1,3 gutxiago. Espainiako nazionalitatea zuten amen artean, jaiotzen jaitsiera %4,5ekoa izan zen, eta beste nazioanalitateren bateko amen artean, berriz, %6,1eko igoera izan zen, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Lurraldeka, Bizkaiak izan du beherakada handiena jaiotzetan (-%2,8) eta gero Arabak (-%2,2); Gipuzkoak, aldiz, gorakada izan du (%1,3). Horrela, Bizkaian 6.671 haur jaio ziren, Araban 2.216 eta Gipuzkoan 4.566.
Hilabeteka aztertuz gero, jaiotzek behera egin zuten gehienetan joan den urtean, eta soilik irailean, urrian eta apirilean izan ziren jaiotza gehiago, %8,4ko, %8,1eko eta %0,5eko igoerekin, hurrenez hurren.
Halaber, 1.000 biztanleko 6,1 jaiotzako tasa izan zen 2023an EAEn, hau da, 2022an baino 0,1 puntu gutxiago eta 2013an baino 2,7 puntu gutxiago. Lurraldeka, tasarik altuena Arabak izan zuen (1.000 buztanleko 6,6), eta ondoren Gipuzkoak (1.000 biztanleko 6,3) eta Bizkaiak (1.000 biztanleko 5,8).
Bestalde, jaiotza kopururik handiena 30 eta 34 urte bitarteko amen artean izan zen 2023an, guztien %34,5 izanik. Ondoren kokatu ziren 35-39 urteko amen jaiotzak (%33,4), 40 urte eta gehiagokoenak (%11,2 da), 25-29 urtekoenak (%13,9), 20-24 urtekoenak (%5,8) eta ama nerabeenak (%1,3).
Amen batez besteko adina 33,4 urte izan zen 2023an, aurreko urtekoa baino pixka bat txikiagoa (33,6). Edonola ere, balio hori 34,5 urtera igo zen Espainiako nazionalitatea zutenen artean, eta 31,1 urtean kokatu zen da beste nazionalitateetakon amen artean. Lehen aldiz ama izan ziren emakumeen batez besteko adina 32,4 urte izan zen; 33,6 urte Espainiako nazionalitatea zuten amen kasuan eta 29,4 urte beste nazionalitateetakoenean.
Temas
Más en Sociedad
-
Estas son las 26 oficinas de Euskadi donde los migrantes podrán regularizar su situación desde este lunes
-
Condenado a tres años de cárcel por agredir sexualmente a un joven invidente con discapacidad del 96%
-
El incendio en Tenerife se cobra dos nuevas víctimas y eleva a tres el número de fallecidos
-
Fallece un joven de 27 años en Jaén tras caer con su quad por un barranco