Bueltan da 55 urte baino gehiagokoei zuzendutako “Irteerak natur inguruetan” ekimena Udal Kirol Zerbitzuak udaberrirako 10 irteera antolatu ditu eta astearte eta ostegunero egingo dira, maiatzaren 21etik ekainaren 20ra bitarte. Natura maite dutenek maiatzaren 7ra arte izango dute izena emateko aukera. Irteera bakoitzean, gehienez, 100 toki egongo dira.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, “Kanpaina honen helburua da 55 urte baino gehiagokoak mendira hurbiltzea eta gertuen duten natur inguruneaz gozatzeko aukera ematea. Ibilbideak zailtasun mailaren arabera definituta daude eta zirkularrak edo linealak dira. Haien distantzia 7 eta 14 kilometro artekoa izango da. Era berean, ostegunetan egingo ditugun irteerak asteartetakoak baino errazagoak izango dira”, azaldu du Kirol eta Osasunaren zinegotziak, Ana López de Uraldek.
Izen-emateak irteera bakoitzaren aurreko eguneko 13:00ak arte egin ahal izango dira
Izen-emateak irteera bakoitzaren aurreko eguneko 13:00ak arte egin ahal izango dira gizarte-etxeen sarean eta Udalaren kirol-instalazioetan. Udaleko kirol-instalazioetako harpidedunen kasuan, prezioa 2,55 eurokoa izango da; aldiz, harpidedunak ez direnek 4,05 euro ordaindu beharko dituzte.
Kanpainak garraio-zerbitzua biltzen du eta geralekuak Iparralde eta Judimendi gizarte-etxeak eta Gasteiz hiribideko 15. zenbakian, Trafikoko bulegoen parean, izango dira. Irteera 08:30ean izango da, eta iritsiera-ordua, aldiz, 14:00etan.
Ibilbideak Udalaren webgunean kontsulta eta deskarga daitezke.