Udal Kirol Zerbitzuak 55 urte baino gehiagokoentzat naturan egiteko 10 ibilbide eskainiko ditu
Irteerak astearte eta ostegunetan egingo dira, maiatzaren 21etik ekainaren 20ra bitarte
Bueltan da 55 urte baino gehiagokoei zuzendutako “Irteerak natur inguruetan” ekimena Udal Kirol Zerbitzuak udaberrirako 10 irteera antolatu ditu eta astearte eta ostegunero egingo dira, maiatzaren 21etik ekainaren 20ra bitarte. Natura maite dutenek maiatzaren 7ra arte izango dute izena emateko aukera. Irteera bakoitzean, gehienez, 100 toki egongo dira.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, “Kanpaina honen helburua da 55 urte baino gehiagokoak mendira hurbiltzea eta gertuen duten natur inguruneaz gozatzeko aukera ematea. Ibilbideak zailtasun mailaren arabera definituta daude eta zirkularrak edo linealak dira. Haien distantzia 7 eta 14 kilometro artekoa izango da. Era berean, ostegunetan egingo ditugun irteerak asteartetakoak baino errazagoak izango dira”, azaldu du Kirol eta Osasunaren zinegotziak, Ana López de Uraldek.
Izen-emateak irteera bakoitzaren aurreko eguneko 13:00ak arte egin ahal izango dira
Izen-emateak irteera bakoitzaren aurreko eguneko 13:00ak arte egin ahal izango dira gizarte-etxeen sarean eta Udalaren kirol-instalazioetan. Udaleko kirol-instalazioetako harpidedunen kasuan, prezioa 2,55 eurokoa izango da; aldiz, harpidedunak ez direnek 4,05 euro ordaindu beharko dituzte.
Kanpainak garraio-zerbitzua biltzen du eta geralekuak Iparralde eta Judimendi gizarte-etxeak eta Gasteiz hiribideko 15. zenbakian, Trafikoko bulegoen parean, izango dira. Irteera 08:30ean izango da, eta iritsiera-ordua, aldiz, 14:00etan.
Ibilbideak Udalaren webgunean kontsulta eta deskarga daitezke.
Temas
Más en Sociedad
-
Herido un niño de dos años tras caer por la ventana de un segundo piso en Palma
-
Una de las clarisas de Belorado se rebela: "Tenía que salir para no pertenecer a esta secta"
-
Las clarisas de Gasteiz acudirán a los tribunales para anular la venta del monasterio de Orduña
-
EHUko liburutegiak bat egingo du Euskadiko Liburutegien Bilgunearekin