Itzulia Women 2024 lasterketaren ibilbide ofiziala aurkeztu da. Aurkezpena Arabako Foru Aldundian izan da, lehen etapa abiatzen ikusiko duen udalerriko udaletxean, hain justu ere. Norgehiagoka honen hirugarren edizioak hiru etapa eta, orotara, 358,9 kilometro izango ditu.
Ramiro González, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusia, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta Alaitz Biritxinaga, Itzulia Women lasterketaren zuzendaria elkartu dira maiatzaren 10etik 12ra jokatuko den Itzulia Women 2024 lasterketaren ibilbidea aurkezteko. Ibilbideak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu, hurrenkera horretan, eta Donostiako Boulevardean bukatuko da.
Aurkezpena hastean ahaldun nagusia «harro» agertu da Itzulia Women nazioarteko tropeleko hitzordu garrantzitsu gisa finkatu delako. «Kirol ekitaldi handiak ospatzeko erreferentziazko toki bihurtu da Araba, eta lanean jarraitu behar dugu gizonen zein emakumezkoen kirolean halaxe izaten jarrai dezan» azaldu du Ramiro Gonzálezek; gaineratu duenez, «txirrindularitzaren nazioarteko erreferenterik onenak gure lurraldera erakarriz Arabako neska gazteek haien kirol gogokoena egiteko motibazio gehigarria izatea lortuko dugu».
Gasteizko alkatea, Maider Etxebarria, adierazi du, “Vitoria-Gasteiz Itzulia Womenen 3 edizioetan presente egon izana ez da kasualitatearen ondorio. Udalak emakumezkoen kirola babesteko, sustatzeko eta bistaratzeko egiten duen apustua erakusten du. Horri esker, nazioarteko tropeleko txirrindulari onenez gozatzeko aukera izango dugu”.
“Emakumezkoen kirolaren alde egindako apustuak genero-berdintasunaren bidean aurrerapen argia ekartzen du. Parte hartuko duten txirrindulariak bi gurpil gaineko kirola maite duten neskatila eta gazte arabarrentzako benetako erreferente bihurtuko dira horri esker”.
Edizio hau menditsuagoa izango da, 9 mendate puntuagarri izango baititu: Lehen kategoriako bat, bigarren kategoriako bi eta hirugarren kategoriako sei.
Lehen etapa: GASTEIZ-ELGOIBAR 140,0 km
Itzulia Women 2024ko lehen etapa izango da, baita edizio honetako etaparik luzeena eta desnibel metatu handiena izango duen etapa ere. Mendate puntuagarriak hiru baino ez dira izango, baina igoera eta jaitsiera ugari izango ditu. Egun aproposa izango da Olaetako mendatean bertan edo horren aurretik ihesa jotzeko. Azken kilometroek etengabe egingo dute gora sasiordeka jarraitu batean, harik eta Elgoibarren helmugara iritsi arte.
Bigarren etapa: BASAURI-BASAURI 104,0 km
Ziurrenik edizio honetako etaparik urduriena izango da. 104 kilometro baino ez dira izango, hiru mendate puntuagarri eta amaieran hainbat igoera eta jaitsiera etorriko dira, ziurrenik etapa nork irabaziko duen ebatziko dutenak. Gerta daiteke sailkapen orokorrean aldeak sortzea baldin eta azken 10 kilometro horietan ez bada posizioa ondo hartzen edo hankek ez badiete ondo erantzuten balizko erritmo aldaketei.
Hirugarren etapa: DONOSTIA-DONOSTIA 114,9 km
Etapa erabakigarria izango da. Ibilbideak Donostiako Klasikoa simulatuko du; izan ere, Lezotik Jaizkibelera igoko da, eta, bukatzeko Murgileko hormatik gora egingo du Mendizorrotzeraino. Oriora eta ondorengo kilometroetan Donostiara jaistea metara iritsi eta sailkapen orokorrean garaipena eskuratzeko banakako erlojupekoa izango da.