Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 300.688 sarrera eta 575.846 ostatu gau zenbatetsi dituzte martxoan, hau da, 2023ko hilabete berean baino %16,5 eta %19,5 gehiago, hurrenez hurren. Kontuan izan behar da 2024an Aste Santua martxoan izan dela, eta iaz, berriz, apirilean izan zela, Eustat euskal estatistika erakundeak jakinarazi duenez.
Martxoan izandako sarreren %38,2 eta gaualdien %39,3 atzerritarrenak izan dira, eta sarreren kasuan %28,9 eta gaualdienean %31,1 gehitu dira. Espainiko Estatuko bisitarien sarrerek eta ostatu gauek %10,0 eta %13,0 egin dute gora, hurrenez hurren.
Espainiko Estatuko bisitarien sarrerek eta ostatu gauek %10,0 eta %13,0 egin dute gora, hurrenez hurren
Lurraldeka, Araban 41.645 sarrera eta 86.206 gaualdi erregistratu dira martxoan, aurreko urtean baino %16,1 eta %23,3 gehiago, hurrenez hurren; Bizkaian, sarrerak %11,5 gehitu dira, eta gaualdiak %13,3, 126.330 eta 240.001 zenbatetsi ondoren, hurrenez hurren; Gipuzkoan 132.693 sarrera erregistratu dira martxoan, iaz baino %21,9 gehiago, eta 249.639 gaualdi, aurreko urteko hilabete berean baino %24,7 gehiago.
Hiriburuei dagokionez
Hiriburuei dagokienez, sarreren kopurua %12,9 igo da Gasteizen, %3,1 Bilbon eta %25,8 Donostian. Era berean, aurreko urteko martxoaren aldean, ostatu gauen igoera %22,3koa izan da Gasteizen, %7,7koa Bilbon eta %32,2koa Donostian.
Bestalde, EAEko hotel establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,92 egunekoa izan da martxoan, 2023ko hil berean izandakoa baino handiagoa, orduan 1,87 egunekoa izan baitzen. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez EAEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.
Halaber, martxoko betetze maila %53,2koa izan da EAEn plazen arabera neurtuta, eta %64,0koa gelen arabera neurtuta, eta 2023ko martxoarekin alderatuta, igoerak %6,8 eta %6,0 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua (logela bikoitzari aplikatua, bainugela ostatu hutsarekin), 92,68 eurokoa izan da martxoan EAEn, hau da, %9,5eko igoera aurreko urteko martxoarekin alderatuta. Eguneko batez beste tarifa 95,98 eurokoa izan da Bizkaian, 94,02 eurokoa Gipuzkoan eta 78,90 eurokoa Araban, eta hiriburuka aldeak handiagoak izan dira, 105,53 euroan kokatu baita Donostian, 103,92 euroan Bilbon eta 68,53 euroan Gasteizen.