Kirolen Zerbitzuak pilota sustatu eta eskuz banakako txapelketako final-laurdenetarako sarrerak zozkatuko ditu
Ogeta pilotalekuan jokatuko dute apirilaren 12an `Pilota Jaia’ ekimena eta, bertan, pilotari gazteek profesionalekin jokatuko dute Eskuz Banakako Txapelketako final-laurdenetako bat jokatu aurretik
Ostiralean, apirilaren 12an, Ogeta pilotalekua bihurtuko da pilotaren erdigune Vitoria-Gasteizen. Eskuz Banakako Txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldiaren baitan, 19:00etatik aurrera, ‘Pilota Jaia’ egingo dute. Bertan, parte hartu duten taldeetako gazteek pilotari profesionalekin batera esku-pilotan aritzeko aukera izango dute. Gainera, jaialdian zehar egingo dituzten zozketetan parte hartzeko eta modalitate horretako kirolari bikainekin argazkia ateratzeko aukera izango dute.
Kirolen zinegotziak, Ana López de Uraldek, pilota-klubei dei egin die “jaian parte hartzera anima daitezen eta gazteenek beren erreferenteak gertutik ezagutzeko eta buruz buruko partida profesional batez gozatzeko aukera izan dezaten”.
‘Pilota Jaian’ parte hartuko duten 14 urtez azpikoek doan ikusi ahal izango dute jarraian, 21:15ean, jokatuko duten gizonezkoen pilota profesionaleko Eskuz Banakako Txapelketako final-laurdenetako lehen partida. Udal Kirol Zerbitzuak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu Elordik eta Zabalak jokatuko duten partidarako.
Zozketan parte hartu nahi dutenek apirilaren 11ko, osteguneko, 23:59ak baino lehen eman beharko dute izena Udalaren webgunean egokitutako formularioaren bidez. NAN edo NIE bakoitzeko izen-emate bakarra egin ahal izango da eta baldintza bakarra izango da 16 urte beteta izatea. Saridunen izenak apirilaren 12an, ostiralean, jakinaraziko dituzte.
Zozkatutako sarrera bikoitzak Ogeta pilotalekuko leihatiletan jaso ahal izango dira partida baino ordubete lehenagotik hasita (20:15 eta 21:15 artean). Sarrerak zozketan izena emandako titularrarentzako (NANa erakutsi beharko du) eta harekin batera joango den beste batentzako (adinez nagusia edo adingabea izan daiteke) izango dira.
Temas
Más en Sociedad
-
EH Bildu denuncia la rotura de la cadena de frio de vacunas en dos centros de salud
-
El Gobierno español reconoce 25 víctimas vascas de la extrema derecha o las FSE entre 1979 y 1983
-
El TSJM confirma 32 años de cárcel por agresiones sexuales a dos menores y elaboración de pornografía infantil
-
Tres menores implicados en un accidente de tráfico en Cadreita: el conductor no tenía carné