Alba Matillak ‘Santuario’ lanaren banakako erakusketa egingo du lehen aldiz Montehermoson
Erakusketa ostiralean, 19:00etan, inauguratuko da, eta apirilaren 14ra arte egongo da ikusgai Jovellanos aretoan
Ostiral honetan, Alba Matilla artistak 19:00etan inauguratuko du bere lehen banakako erakusketa: Santuario. Apirilaren 14ra arte, erakusketa Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan egongo da ikusgai. Proiektuaren komisarioa eta tutorea Mawatres izan da.
Alba Matilla Arte Ederretan graduatua da Vigoko Unbiertsitatean, eta Cracoviako Arte Ederretako Akademian egindako ikastaro batean, pintura-espezialitatea landu zuen. Kudeaketa kulturalaren arloan lan egin ostean, Arte Garaikidearekin lotutako Ikerketa eta Sorkuntza Masterra hasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Han hasi zen bideo eta pintura arloko lanak 3D diseinuko softwarerekin bateratzen.
Masterra amaitutakoan, 2023an, 3D mekaniken arloko prestakuntzarekin eta masterrean sortutako paisaia birtualaren eta paisaiaren fisikoaren dialektiken inguruko ikerketarekin lanean jarraitu du. Hala, hondakinak, memoria industrialaren kontserbazioa eta mundu digitalean pintura egiteko modu berriak izan dira landu dituen gai nagusiak. Bere lanean, ardatz nagusia da desindustrializatutako eremuetako paisaia eta bertan bizi direnen nortasunean horrek duen inpaktua. Hala, ikerketa geografikoko eta kulturaleko tresna gisa artea erabiltzen du eta funtsezko hiru arlo jorratzen ditu: bideoa, fotogrametria edo 3D eskaneatzea, eta pintura.
Bere lana erakusketa kolektibo askotan eta arte garaikideko jaialdietan egon da ikusgai hiri hauetan: Bilbo, Pontevedra, A Coruña, Madril, Londres, Marseilla eta Monçao. Apirilean, gainera, LABoral Arte eta Sorkuntza Industrialeko Zentroan jarriko du erakusketa. Hain zuzen ere, egoiliar artistikoa izan da zentro horretan 2023tik 2024ra bitarte.
“Alba Matillak pintura ikus-entzunezkoen eta 3Daren munduarekin bateratzen ditu, paisaiekin eta objektuekin jolas eginda. Horri guztiari esker, beste norabait garraiatzen zaituen eta bidaian eramango zaituen oso espazio interesgarria sortzen da. Hauxe izango da artista honek egindako lehen erakusketa indibiduala eta hemen, Vitoria-Gasteizen, arte garaikidearen etxean, Montehermoson, izateko zortea dugu”, adierazi du Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, Sonia Díaz de Corcuerak.
Temas
Más en Sociedad
-
Confirman el despido disciplinario de un encargado de gasolinera por acoso sexual a una subordinada
-
Cae a las rocas de una playa con el coche, sin carné, y cuadruplica la tasa de alcohol
-
Muere electrocutada una persona en una torre de alta tensión en Almería
-
La justicia francesa confirma que Hakimi será juzgado por violación