Elkartean Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzaileak manifestu egin du martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, desgaitasun fisikoa eta organikoa duten emakumeen hezkuntza inklusiborako eskubidea aldarrikatzeko.

Elkartean-ek bere idatzian zehaztu duenez, INE estatistika erakundearen datuen arabera, desgaitasuna duten emakumeen %5,6 analfabetoak dira, eta %0,5 desgaitasunik ez duten emakumeen kasuan; %20,2k lehen mailako ikasketak ditu, eta %8k ez; %55,9k bigarren mailako ikasketak ditu, eta %54,6k desgaitasunik ez duten emakumeen kasuan; %18,3k goi mailako ikasketak ditu, eta %36,9k desgaitasunik ez duten emakumeen kasuan.

Nahiz eta 16 urtera arteko pertsona guztientzako hezkuntza bermatu, derrigorrezko hezkuntza amaitzean, desgaitasuna duten ikasleei "hezkuntza ibilbide espezifiko bat mantentzera behartzen zaie, non jasotzen dugun orientazioa baliabide espezializatuetako ibilbideetara mugatzen den, lehentasunezko helburutzat enplegu babestua izanik".

Gainera, ohiko hezkuntza ibilbidearekin jarraituz gero, "gizarte honen kultura kalteak gailentzen dira, joera eta estereotipo sexistagatik normalean feminizatutako lanbideetan soilik trebatu gaitezkeela uste baitu".

Horri gehitzen zaio "laguntza gutxiago eta beharrezko baliabide pertsonal, instrumental eta teknikoen irisgarritasun eta egokigarritasun falta".

Bi errealitate horien ondorioz, "desgaitasuna dugun emakumeok ezin izango dugu prestakuntza jaso, ezta enplegu duin eta inklusibo bat izan ahalegin guztiak zaintzaren rol tradizionalak guri esleitzera bideratzen direlako, eta ukatu egiten digute bizitza independentea izateko eta gure komunitatean gainerako pertsonen aukera berdintasunean parte hartzeko eskubidea".

Horrengatik guztagatik, Elkartean-ek kolektiboari hezkuntza inklusiboa izateko eskubidea bermatzea aldarrikatu du, eskaintza zein ingurune irisgarri batekin eta beharrezkoa diren baliabide eta laguntzekin.

Ingurune ireki, inklusibo, hautatu eta irisgarrietan lan egiteko eskubidea ziurtatzea ere eskatu du, bai eta ekintzak implementatzea ere, ahalduntzea eta beren etorkizunaz erabakitzeko eskubidea sustatzeko. Azkenik, gizartean modu eraginkorrean parte hartzea ziurtatzea galdegin du, "bere bizitzako protagonista eta eragile aktiboa izateko".