300 gaztek baino gehiagok hiria hobetzeko 19 proposamen aurkeztu dituzte Hiretu Hiria hezkuntza-programaren baitan
Lehen aldiz, proiektu horietako batzuk ‘Gasteiz Hobetuz Gazte’ programaren bidez finantzatuko dira
2023-2024ko ikasturtean, Vitoria-Gasteizko 9 ikastetxetako 339 ikaslek hartu dute parte Gazteria Sailak bultzatutako Hiretu Hiria programan. Horren helburua da gazteen parte-hartzea sustatzea modu praktikoan eta aktiboan.
14 eta 16 urte arteko ikasleek hiria hobetzeko 19 proposamen aurkeztu dituzte eta esparru ugari jorratzen dituzte: osasuna, kultura, mugikortasuna, ingurumena eta jasangarritasuna, besteak beste. Ekimen irabazleak martxoaren 19an Europa Kongresu Jauregiko Maria de Maeztu auditorioan egingo den jaian ezagutaraziko dituzte.Lehen aldiz, proiektu batzuk aurten martxan jarritako Hobetuz Gazte programaren bidez finantzatuko dira. Programak 100.000 euroko aurrekontua izango du 2024rako.
Hiretu Hiriaren edizio berriaren eta ‘Gasteiz Hobetuz Gazte’ programaren inguruko xehetasun guztiak prentsaurrekoan azaldu zituzten. Bertan izan dira Gazteriaren zinegotzia, Ana López de Uralde; Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotzia, Miren Fernández de Landa; eta Koldo Mitxelena Institutuko Aizpea Fernández, Aimar González, Nabil Nechadi eta Ekhiñe Salazar ikasleak.Gazteria zinegotzi Ana López de Uraldek ikastetxeen eta ikasleen partaidetza eskertu du, “hiria hobetzen inplikatzeagatik eta elkarrizketaren eta adostasunaren bidez konponbideak bilatzen saiatzeagatik. Horixe da Hiretu Hiriaren oinarrietako bat: gazteek beren kezkak eta ardurak adierazi ahal izatea, eta horiek konpontzeko orientazioa eta aholkularitza aurkitzea. Hartara, entzuten dietela sentituko dute, eta Gasteizerako etorkizun hobeari buruz erabakitzeko gaitasuna dutela”.
Temas
Más en Sociedad
-
Desactivan tres botes explosivos en dos centros educativos de Bizkaia
-
Errespetuzko elkarbizikitza akustikoa sustatzeko kanpaina abiarazi du Donostiako Udalak
-
Una hoja de ruta para tratar un tumor cerebral incurable que afecta a jóvenes
-
Detienen a tres hombres en Girona por presuntas agresiones sexuales a menores de 16 años