Gasteizko Udalaren 21 Zabalgunea hirigintza sozietateak 84 garaje-plaza jarri ditu salgai Salburua eta Zabalgana auzoetan banatuta, maizterrik gabe eta kontribuzioak eta zergak zein jabeen erkidegoaren gastuak ordainduta dituztela.

Zehazki, 45 garaje-plaza Plaza Arkupedunean daude, eta 39, Euskadiko Hiriburuaren etorbideko 13. eta 15. zenbakietan.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udaletik azpimarratu dutenez, eskaintzak gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko dira, sozietatearen bulegoetan (Zulueta jauregia, Senda ibilbidea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz), 2024ko Apirilaren 12ko 12:00ak baino lehen; egun-ordu horietan irekiko dira proposamenak.

Eskara-ordenaren arabera

Sortaren bat esleitu gabe geratzen bada, sozietateak zuzenean eta eskaera-ordenaren arabera esleitu ahal izango die deialdi honen baldintzak betetzen dituztelarik geroago eskatzen dituzten pertsonei, gehienez ere urtebeteko epean, eskaeraren xede den sorta esleitu gabekotzat deklaratzen den egunetik aurrera.

Zenbat metro kuadratuko?

Horrela, eta ildo beretik jarraituz, plaza Arkupedunean dauden garaje-plazek "23 eta 30 metro koadro arteko azalera dute, eta prezioa 13.568 euro eta 22.127,49 euro artekoa da", azpimarratu dute Gasteizko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez.

Euskadiko Hiriburuaren etorkideko plazek, berriz, 26 eta 30 metro koadro arteko azalera dute, eta prezioa 9.766,87 euro eta 11.470,08 euro artekoa da.

21 Zabalgunearen web-orrian dago informazio guztia: https://www.vitoria-gasteiz.org/ensanche21.